ITZULERA

Askorentzat oporrak bukatu dira, beste batzuek zortea daukagu eta iraila bukaera arte luzatuko ditugu (ez nahi dugulako…).

Eta nabari da normaltasuna badatorrela. Nire kalean ez dago lekurik kotxea aparkatzeko. Abuztu osoan lekuak soberan egon dira.

Gaur kalera irten naiz mandatu batzuk egitera eta betikoa: ume pila agurtzen, ikasleak. Bai, guztiak heldu dira oporretatik. Eta galdezka gabiltza ia aurten Bertsolaritza izango duten edo ez. Ez dakit pelota egitearren edo benetan egin nahi dutelako…

Dendak eta tabernak ireki dituzte. Azken hilabetean Erromo eta Areeta guztia 3-4 tabernetan “kontzentratuta” egon dira.

Bizitasuna, mugimendua,… egunerokotasuna heldu da.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat ITZULERA bidalketan

  1. egilea: piban

    Arrazoi duzu Nahikari normaltasuna itzultzen ari da, poliki-poliki, baina iristen ari da. Adibidez atzoko Publico egunkarian jada ez nuen udako gehigarri berezia aurkitu eta kontraportadan ekainean joandako zutabegileak itzuli dira. Edo beste adibide bat jartzeko gaur Gasteizen nago eta azterketa izan dut. Gainera ikasle gutxi ikusten dira, baina mugimendua sumatzen da eta liburutegian jendea badago.

    Zorionez aurten urrira arte ez da hasiko batzuontzat ikasturtea eta alde horretatik pozik egon gaitezke. Gainera oraindik udan lan egiten dugunok ez dugu oporrik izateko astirik izan. Beraz batzuk desiatzen datorren uda hasteko eta beste batzuk igandea iristeko gaude, jejeje.

    Ikasturte ona izan,

    **BTR**

Utzi erantzuna piban(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude