KONTZERTUETAN DAGOEN ERRESPETU EZA

Atzo Getxoko Folk Jaialdiko kontzertu batean izan nintzen, Euskal Musika 25 urte. Oskorri, Niko Etxart, Maddi Oihenart, Mikel Urdangarin, Oreka TX eta Gose ibili ziren kantuan. Guztiak jaialdiko 25 urte hauetan kantuan ibilitakoak.

Nahikoa lotsa pasatu nuen berandu iritsi nintzelako kontzertura. Aspalditik neukan sarrera erosita, baina lanean ibili nintzen Leioan. Eta etxean esaten den bezala: lana, lana da.

Lotsa pasatu nuen, baina ez daukate lotsarik gora eta behera ibili ziren guztiak? Musikariak jotzen eta jendea gradetatik ibiltzen, kanpora ateratzen zigarro bat erretzeko,… Non dago musikariekiko errespetua? Kontzertu batera baldin bagoaz, ez da kontzertua entzuteko? Ala moda desfileak egin behar ditugu?

Lotsa sentitu nuen berandu iritsi nintzelako, baina are lotsa gehiago izan behako lukete musikariak oztopatzen ibili ziren horiek.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to KONTZERTUETAN DAGOEN ERRESPETU EZA

  1. egilea: piban

    Nik ere lotsa sentitu nuen 2007ko uztailean Ruper Ordorikaren kontzertu bat ikustera joan nintzenean Lizarrara. Jendearen aktitudearekin flipatuta gelditu nintzen.

  2. egilea: Ricardo

    Guztiz ados, Nahikari. Horien antzeko arrazoiekin utzi nion nik Gasteizko Jazzaldira joateari. Jasanezina gertatzen zitzaidan jendea gora eta behera ikustea, tabernatik heltzen den zarata handia eta, gutxi balitz, kaleko trafikoa ere entzun beharra.

    Gainera, gurpil-aulkian egonda, atze-atzean jartzera behartuta nengoen eta, beraz, ezin zarata hori guztia saihestu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude