NAFARROA OINEZ, GERO ETA ERDARA GEHIAGO

Nafarroa Oinezetik bueltatu berria naiz. Gurasoekin joan naiz egun pasa. Zirkuituari buelta eman, kamisetak erosi, bokata jan eta buelta etxera.

Aspaldi ez nintzela Nafarroa Oinezera joaten, zortzi bat urte gutxi gorabehera. Eta harritu naiz. Inoizko erdera gehien entzun dut. Ez gurasoen ahotik eta jende nagusiaren ahotik. Asko eta asko euskararen alde daude, baina ez dute aukerarik izan ikasteko, baina horra joaten dira beraien laguntza ematera.

Gazteak izan dira harritu nautenak. Zenbat erdera euren artean. Fijatzen joan naiz ibilbide osoan, eta %90 bat erderaz.

Agian, gure garaian beste kontzientzia bat genuen. Ikastolen aldeko jaira gindoazen, euskaraz hitz egiten genuen eta mozkortxua ere harrapatzen genuen. Baina euskaraz!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun NAFARROA OINEZ, GERO ETA ERDARA GEHIAGO-ri

  1. egilea: Julen

    iep!

    egia erran tristea da bai , oraingo jendearen jarrera, nik ere sumatu dut erdera pila bat

     

    baina nire blogean aipatu bezala, hori bezain tristea iruditzen zait antolakuntzak bertsolaririk ez jarri izana egitarauan…

     

    ola ez goaz inora…

     

    ongi segi!!

    p.d: txapelketa ongi doa ez? joe ze fundamento..ez bizkaikoa, ez iparraldekoa ezingo ditut jarraitu…mutiko okupatua!jeje!

  2. egilea: Bixente

    Holaxe, bai, Getxoztar hori! Ez dakit nik nori ateratzen zioten mihia hainbat eta hainbat gaztek. Miguelicok galtzen duena holakoetan agertu nahi ez izateagatik!

Utzi erantzuna Bixente(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude