JAIAK FINITO!!!

Lehenengo Algorta, gero Erromo eta gaur bukatzen dira Portu Zaharreko jaiak. Horrelakoa da Getxo, bata bestearen atzetik. Giro polita, mozkorren bat tarteko eta bertso gehiegi (zeinen arraroa!)!

Orain Bilbokoak datoz, baina tamalez, batzuk ikasten “hasi” behar gara. Egunen baten aterako gara, baina  besteetan jo ta ke ikasten. Iraileko examiñak datoz eta baten bat gainditu beharko dugu! Kalabaza garaia…

Jaiak ederto baten joan dira, ezin gara kexatu. Lagunak eta ezagunak ikusteko parada izan da eta parrandatxuren bat botatzeko ere.

Argazkiak atera behar izan ditut saioetan, baina batekin geratuko naiz, aitarekin atera zidatena Algortako bertso-maratoian. Nahiz eta asko eztabaidatu, zer egingo nuke bera barik…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun JAIAK FINITO!!!-ri

  1. egilea: mikel

    Bai, bukatuak jada! Eta ni hemen, bart -edo gaur goizeko- pijamaren eguneko parrandaren ondorioak pairatzen. Azken momenturaino jaiak aprobetxatzen. Badakizue, tragoa eskuan eta ibili munduan.

  2. egilea: julen

    iep!

    kriston girua zegon. enun espero hainbertze jende ta holako girorik igande bat izan ta…elegante, geratu ta parranda botatzeko gogoak ematen zitun ta dena.Pijamena ere ona, hasieran “drakuin” besta edo izanen zela pentsatu nuen baina bueno.

    ta txokoa ere polita, nik behinpin lekuaren bertze irudi batekin joan nintzen ta sorpresa polita hori ere, bere portua, itsasoa, bistak…. ta bertso saioa ba,…sin mas baina hor ere giro ona.

    ongi segi!

Utzi erantzuna mikel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude