EUSKAL MILITANTEAREN SINDROMEA

Zapatuetan beti erosten dut Gara, gehien bat gustokoa dudalako Gaur8 gehigarria. Atzo asko harritu ninduen hantxe irakurri nuen artikulu bat: Euskal militantearen sindromea. Oier Gorosabelek idatzi zuen eta aspaldi idatzi zuen antzeko bat bere blogean.

Artikulu horretan isladatuta aurkitu naiz. Mila saltsatan zaude, inork ez dizu eskertzen, baina halare, uste duzu jarraitu behar duzula. Bestela, nork egingo du???

Askotan galdetu izan diot nire buruari: eta nik egiten ez badut nork egingo du? Ikasten hasi naiz, pertsonei EZ esaten. Askotan gaixotasunetan jausten gara kontu hauen erruz. Nik behintzat, antsietate krisiak izaten ditut batzuetan. Gehien bat, ikusten dugunean ez garela heltzen gauza guztietara bi arrazoiengatik: ez dugulako laguntzarik eskatzen eta askotan ez gaituztelako laguntzen.

Zer egin behar dugun gizarte honetan? Gauzak banatu eta bakoitzak bere aldetik jartzea. Baina nahiko ezinezkoa ikusten dut. Nire irakasle batek esaten zuen bezala: “agian beste bizitza batean”.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

1 Response to EUSKAL MILITANTEAREN SINDROMEA

  1. egilea: rozio

    nahi baduzu egingo dugu bileratxo bat honetaz berba egiteko, bestela bilera izan daiteke zer egin nahi dugun zehazteko, edo helatu bat hartzeko… 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude