Nafarroa… BAI!!!

Ez zait gustatzen blogean politikari buruz hitz egitea, baina oraingoan merezi duela uste dut.

Nire ideiak argi ditut eta zorionez/tamalez Getxon ibili bazarate, nire argazkia ikusiko zenuten karteletan, alderdi baten ideiak eta proiektuak defendatzen.

Harira joango naiz. Atzo gozatu nuen Patxi Zabaleta oihuka ikusten, Maiorga Ramirez eta Uxue Barkosen irribarre handiarekin…

Lekzioa eman digute euskaldun guztioi. Batu dira alderdi desberdinak, abertzaleak guztiak eta hauteskundeetara aurkeztu dira. UPNri gehiengo absolutua kendu diote, Sanz jauna dardaka dago oraindik!!!

Zergatik ez dugu Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan berdina egiten? Agian batzuei txolloa bukatuko zaielako? Ez da hobea guztiok batera joatea eta eskumari boterea kentzea?

Hausnartzeko galderak…

Zorionak NAFARROA BAI!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

11 Responses to Nafarroa… BAI!!!

  1. egilea: Ainhoa

    Zorionak!!!
    Asko poztu nintzen jakin nuenean, ala ere niri beldurra ematen dit Getxoko egorak, zer gertatuko da???

  2. egilea: Galderei galderak

    Lehen ez ote gindoazen elkarrekin ta orain geroz eta banatuago? Erdal esaerak dio, “divide y vencerás”; ez ote dute hori egin alderdi batzuek EAEn?

     

  3. egilea: Nahikari

    1. Getxon egoera oso zaila da. PNVk ez badu PSErekin akordiorik egiten, ziuraski PP jarriko da buru udaletxean.

    2. Banatuago gaudela? Bai. Batasuna-Aralar, PNV-EA.

    3. Zergatik ez hitz egin eta berriro elkartu? Ez dago beste biderik, nire ustez. Ikusi dugu gero eta sakabanatuago joan, gero eta okerrera egin dugula.

  4. egilea: mikel

    Getxon egoera ilun ikusten dut… Luis Almansaren (PSEko hautagaia) hitzetan: Gure helburua EAJ udal gobernutik botatzea zen, eta konsekuenteak izango gara gure mezuarekin

    Alderditik ez badiote ezer agintzen uste dut Getxon PPko alkatesa izango dugula…

  5. egilea: Nahikari

    Saiatuko gara “positiboak” izaten, Mikel. Bestela jai dauka “euskal” izena aurretik daraman zeozer Getxon. Egoera larria, baina merezita dauka Zarraoa jaunak: PTP, Portu Zaharra, eskilera mekanikoak, gaztetxeak,… Herriak EAJ zigortu du. Asko, gutxi? Ba ez dakit, baina hausnartu beharko dute.  

  6. egilea: Manex

    Nafarroa bai-k irribarre zabala zuen aurpegian. Ilusioz helduko omen diote geroari eta orainari, Zabaleta eta Uxue Barkosen ahoetatik Nafarroa berria zetorrela entzuten nuen. Ea egia den…

    Nafarroak iraultza berria behar du, baina Uxue Barkosek zer egin du 2004 urtez geroztik Espainiar legebiltzarrean? Ez dakit, beti izan dut nolabaiteko mesfidantza bat Aralarrekin, ezkertiarrak bai, baina bada hutsune handi bat, Euskal Herriaren eraikuntza nazionalerako zein da beraien proposamena? Nolakoa behar luke nazio horren garapen instituzionalak?

    Ez du balio bozkatu dituztela esateak, ez du balio Nafarroako irabazle moralak direla esateak. Finean, ez du balio ilusioz bizitzeak. Nafarroan lan egin behar du, atrebentziaz, adorez, Euskal Herri kolorez, independentziaz, euskara borrokaz…

    Hori lortzen badute izango dira benetako irabazleak. Baina españolisten tranpatan erortzen badira eta nik uste agian erori ez, baina haiekin elkarlanean hasteak, Nafarroa ez duela egungo egoera kaotiko eta faxistatik aterako. Inork giltza badu Nafarroan talde abertzaleak dira.

    Esaldiak hala dio, borrokaz, aske biziz, independentzia!!!!

    Ba hori, lanera…

  7. egilea: Nahikari

    Aralarren proiektua Euskal Herriaren eraikuntzarako eta garapen instituzionala web orrialdean dago eta gainera askotan azaldu dizut.

    Lan egin beharra dago eta guztiak elkartu, baita Batasuna ere (ANV edo deitu nahi duzun moduan, elkar ulertu dugu). Batzuetan EAJk, ez du nahi izan, beste batzuetan, Batasuna, edota EA… Baina garaia da gure desberdintasunak alde batera uzteko eta Nafarroa ezkertiar eta euskaldun bat sortzeko.

    Guztion ekarpenekin, guztion lanarekin.

  8. egilea: Lutz Long

    Ba niri sekulako etsipena sortu zidan Patxi Zabaletak jendaurrean pozez beterik esandako hitzak erdara hutsean izateak. Badakit anekdota bat dela, baina horrelako kontuak zaintzen ez badira… Uxue Barkos ere gaztelaniaz hasi zen, gero euskaraz ere esan zituen esaldi batzuk, Zabaletak hori ere ez (bere hautesleen aurrean egindako lehen deklarazioez ari naiz).

    Dena dela, Miguel Sanz paretik kentzen badute, ez da lan makala izango. Eta Iruñeko alkatetza lortzea, zer esanik ez…

  9. egilea: Manex

    Ba sentitzen dut Nahikari, baina uste dut UPN eta PSN-ri gauzak argi utzi ezik, eta soilik indarra jarrita eta kaña emanez lortu daiteke halakorik,ez dagoela zereginik,. Zabaletak eta Barkosek Euskal Herriaren aldeko apostua egin behar dute, naziotasun apustua. Independentziaren bidean, horren alde egiten badute, orduan bai, orduan esango dut bide egokitik doazela. Baina Nafarroan boterean egon eta deus egiten ez badute, beste bi alderdien txontxongillo direlako, orduan orain bezala kritikatuko ditut.

    Ezker abertzaleaz mintzo zara. Batu gaitezen, elkartu gaitezen eta halakoak entzun ditut. Nik dakidala, ezker abertzaleak beti izan du jarrera hori, gauza da kondenatzen ez badugu, akabatu dela aukera hori. Dena ei dijoa Euskadi Eta Askatasunaren inguruan, eta hori ez da horrela.Euskal gatazka politikoak terrorismoa ei du ardatz. Euskal Herriak arazo politiko bat dauka, eta arazo politiko horri heldu egin behar zaio, erraietatik. Aldwerdi askok egin dutena, eta oraindik egiten ari direna, hortaz baliatzea da. Hortaz baliatu ezker abertzalea auzitan jartzeko. Niri lotsagarria ieruditzen zait Pnv, Ea, Ezker Batua eta Aralarren jokabidea aspektu hortan.

    Zuk uste duzu Sanz, Barcina eta konpañiarekin portzulo eman ezik Eukal Herriaren lurraldetasun eta askatasun erabakitze berbetaz hitzegin, eztabaida daitekeela? Euskal Herriak halako faxistekin jipoia jasoko du, baina klaro, berba da bidea. Mila bider saiatu eta mila eta bat aldiz engainatu arren ere, berba da bidea…. Ba aski da engainatuak izateaz, edo gauzak argi utzi eta eztabaida eta negoziaketa egokiari heldu, eta beste bide bati jorratu beharko zaio. Ezker abertzalearentzako mezua da hau ere.

    Erronka bat daukate, baina nik ez nuke badaezpada ilusio haundiegirik jarriko. Españolen atzaparretan beti izango gara beraien janka. Nafarroa dagoen hortan geldituko bada edo aldaketa gutti izango baditu, hobe da bere hortan uztea. Uste dut Nafarroa bai Jipoituko dutela goitik behera.

    Aralarrek web orri hortan dagoen lurraldetasuna degendatzen badu, zergatik lotzen da ezker batuarekin? Bada, laguntza behar du bozkak lortzeko? Ezker abertzaleak erasoak gaitzetsi bitartean beraiekin joango zarete, gaitzetsten baditugu gurekin, Eak eta Pnv-k laguntza behar badute beraiekin…

    Hori ez da logikoa. Ardatz bat jarraitu behar du Aralarrek. Eta nik uste dut bandazoak ematen dabilela. Hara-hona, baina ezer lortu gabe. Halabaina esan behar da, Nafarroan izan dituen emaitzak ezin hobeak direla, ea emaitza hoiek ekintzetan gauzatzen diren, eta ez hitzetan, hori egin baitu orain artean, bla, bla, bla…

    berba

  10. egilea: newton

    Pozgarria euskal ezkerrarentzat Nafarroan gertatutakoa, bada garaia exemplua jarraitzeko eta beste lurraldeetan indarrak bateratzeko.
    Denbora kontua? Akaso interesak daude … nik argi daukat behintzat.

  11. egilea: julen

    iep!

    Santz hortik kendu behar denaren erakusgarri izan da. Nafarren erantzun bat. Hala ere ez dezagun altxafuerorik bota botorik gehien UPNk baitu eta Santz ez bada presidente PSOEkoa izan daiteke gure lendakari berria eta hoiek gerri beretik doazen hankak dira.Baina beno, pozgarria Santzek maioria ez lortu izana.Nafarrek eman dugu gure pausoa, orain zuen txanda da! animo!

    P..D; hori bai, ezkeunden denak, ANV falta zen.

Utzi erantzuna Lutz Long(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude