GURASO GANORABAKOAK

Leioako taberna batean nago kafea hartzen. Wifia “lapurtzen” hemengo auzokide jator bati.

Emakume bat sartu da ume batekin, 7-8 urtekoa gutxi gorabehera. Laster andrazkoaren lagun bat sartu da eta kafea hartzen hasi dira. Umeak amari esan dio ia etxera igo ahal diren, hotz da. “Unai, si corres no notarás el frío. Venga déjanos acabar”.

Hamar minutu pasatu eta umea berriro sartu da, hotz aurpegia dauka. “Jo ama, déjame aunque sea subir, no aguanto”. Amaren erantzuna: “¿Me vas a dejar en paz? ¡Que te vayas, Unai!”

Ikaratuta nago, askoz garrantzitsuagoa da kafea hartzea, norberaren semea zaintzea baino.

Unai, aguanta ezazu. Agian seiak aldean etxera zoaz.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun GURASO GANORABAKOAK-ri

  1. egilea: Jani

    Ume koitxaue! ze eingotzegu…

  2. egilea: newton

    Eta horrela etortzen dira gero etortzen direnak.
    Ez zait harritzen gure gizartean gertatutakoak gertatzen, guztiak horrela izango bagina …
    Ez litzateke errezagoa Unaien etxean guztiek kafea hartzea? Horrela hasten dira gero umeak negarrez, tabernako ondokoak haserre etab.
     Zorionekoak “benetako gurasoak” izan ditugun gazteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude