Ostegunero bezala, Erromo Eskolara joan naiz. Bostgarren mailako bi talde dauzkat, zein baino zein hobea. Ez bertsolari onak direlako, daukaten adinerako gozamena delako eskolak ematea.
Harrituta geratu dira: “Gaur ekarri dizkizuedan bertsoak ulertzeko, “The Simpsons” telesaileko kapitulo batean oinarrituko naiz. Guztiak ikaratuta: Nahikarik Simpsonak ikusten ditu!!! Bai, ume ikutu bat daukat, zer egingo diot…
Telesail honetako zaleak bazarete, jakingo duzue Apu, Manjularekin ezkontzen dela. Komenentziagatik. Garai batean, seme-alabak ezkontzen zituzten gurasoen onurarako. Apu eta Manjulari berdina gertatu zitzaien: gurasoek erabaki zuten beraiengatik.
“Amak ezkondu ninduen” bertsoetan berdina gertatzen da. Larogei urteko agure beta ezkontzen dute hamabost urteko neskato batekin. Neska ez dago maiteminduta, baina gurasoek eta gehien bat, amak behartzen dute.
Ederto ulertu dute adibide honekin, baina onena izan da ikasle batek esan didana: baina ez badute elkar maite, nola ezkontzen dira? Ezkontzen bazara, pertsona bat maite duzulako da, ezta?
Ba bai, normalean hori esaten da, baina beste batzuetan, hori da gertatzen dena…
Ez zara bakarra! Niri ere Simpsondarren zalea naiz.
Eta norbait benetan, benetan maite duzunean berak ez zaitu maite!