NAHIKARIRI BURUZKO BOST JAKINGARRI

Jozulinek bota dit erronka eta niri buruzko bost jakingarri bota beharko ditut.

1. Beti esan izan dut, umeak gorrotu nituela eta umeen artean eman ditut azkenengo 10 urteak: futbol entrenatzaile, klase partikularrak ematen, begirale, irakasle, …

2. Matematiketan desastrea nintzen eta naiz. Jabik, “Topo”-k, Batxilergora pasatzeko zorian nengoela, honakoa esan zidan: “Ayo andereñoa: no he visto persona más negada para las matematicas. Letretarik joango zara, ezta?”. Hori bai, beti gainditzen nituen.

3. Futbolera jolasten nuenean, aita nuen entrenatzaile eta ez ninduen uzten betaurrekoekin jolasten. Askotan ez nekien nora joaten zen baloia! Agian horregatik ez nituen gol gehiago sartu?

4. Bertso-eskolako afari batean, Sopelako jaietan bukatu genuen. Izugarrizko atxurra harrapatu nuen. Txoznetan bertsotan geundela, bertso bat bota nuen, errima gabekoa, eta inor ez zen konturatu. “Ona Nahikari, ona!” Alkoholaren eragina ote?

5. Onartzen dut teknologia berriak eta Nahikari ez direla ondo konpontzen. Orain urte batzuk DVD-a erosi genuen skouterako. Pelikula bat alkilatu nuen nire umeekin ikusteko. Zulu eta Natxok hartu zuten eta ez zitzaidan ideia hoberik bururatu: “Eh! Ez hasi ikusten, gero errebobinatu beharko dudala!” Erantzuna: “Nahikari, DVD-ak ez dira errebobinatzen!”.

Listo! Bukatuta!

Honakoei pasatzen diet txanda: Mikeli, Ibani, Roziori (Berbalagunekin igarotako bost pasadizo!), Janireri eta azkenik, Ainhoari.

Rozio, zurea derrigorrezkoa da!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to NAHIKARIRI BURUZKO BOST JAKINGARRI

  1. egilea: mikel

    Beno ba, ikusiko da ea antzerako zerbait egiten dudan… behintzat kontuan izango dut artikulu berri bat idazterako orduan

  2. egilea: piban

    Aupa Nahikari.

    Nik dagoeneko erantzun dut meme hau eta bidali diet beste blogari batzuei. Oso ongi pasatu dut erantzuten, batez ere gogoeta egin behar izan dudalako eta horrela oroitzapen onak etorri zaizkit burura.

    Eskertzen dizut memea bidali izana. Besterik baduzu badakizu hemen blogari bat edukiko duzula horien zain.

    Aio eta ondo segi!!!

  3. egilea: Jani

    Bueno ba! saiatuko naz… ie zer urtetan dan, jaja. Eskerrik asko! patsu bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude