HAU ARRAINDEGIA BEZALAKOA DA…

Igande gauean nire ordenagailuak “txof” egin zuen. Hainbeste bertso, hainbeste faktura, hainbeste argazki… nekatu eta deskonektatzea erabaki zuen. Piztea ezinezkoa, beraz, atzo dendara eraman nuen.

Azaldu nion gertatutakoa: “buuuff estos son viruses, pero tú tranquila, para mañana a la mañana lo tienes”. Lasai ez lan egiteko behar dudalako, baina beno, zer egingo diogu.

Oraintxe bertan joan naiz eta erantzuna: “buuff igual para mañana eh, ya sabes, esto es como la pescadería, el que llega primero…”. Tamalez herri honetan arraindegi asko daude, batzuk onak eta besteak ez hain onak. Hori bai, kobartadun tipo bat sartu da dendara eta bi ordu barru etortzeko esan dio.

Agian joan beharko naiz takoiekin kasu egiteko eta niri ere ordenagailua bi ordutan konpontzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude