INORA ERAMATEN EZ NAUTEN HAUSNARKETAK

Zertarako gaude hemen? Zein da gure funtzioa gizartean edota mundu aldrebes honetan? Berekoiak al gara? Galdera potoloak izan daitezke, baina askotan gure buruetan jira-biraka dabiltzanak.

Lagun batekin hizketan egon naiz, berekoia zela esaten zuen behin eta berriz. Beti berari buruz hitz egiten zuela. Ez dakit hori berekoia izatea den edota kezkak azalaraztea.Baina ez daukat dudarik, bigarren aukera dela (badakizu ez zarela berekoia, ez izan burugogorra!)

Gutxitan hitz egiten dut nire gauzei buruz, baina hitz egiten dudanean gehiegi izaten da, jendea kezkatzera heltzen naiz. Dosi handietan botatzen ditut kezkak, ez apurka-apurka. Baina ez dut uste berekoia naizenik, nahiz eta aitak askotan kontrakoa esan.

Zertarako gaude hemen? Nork jakin! Gaur egun ez dakit zein den nire funtzioa. Barkatu! Badakit: marroiak konpontzeko. Kakaz betetzen naiz besteek ez izateko arazorik. Espezie honetakoak ez gara ugariak, baina bizirik jarraitzen dugu. Tinko eusten diogu gure izateari!

Paranoia izan daiteke, baina izan dudan elkarrizketa batek zeozer hausnartzera bideratu nau. Bai, nik ere gustora alde egingo nuke hemendik. Inork ezagutzen ez nauen lekuren batera. Badakit nire lekua hemen dagoela: gurasoekin, lagunekin, nire ikasleak (bai, badakizue nire umetxoak direla), umeak, … Agian joan beharko nintzateke, jakiteko zer den sentsazio hori. Ez naiz ausarta hori egiteko ez beste ezer egiteko.

Bakoitzak bere lekua du, denok balio dugu, lan eginez lortu dezakegu nahi duguna, agobiatzea txarra da. Bizitza bizi behar da! Carpe diem!

P.D: “Da consejos, que para ti no tienes”, ezta?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun INORA ERAMATEN EZ NAUTEN HAUSNARKETAK-ri

  1. egilea: Jani

    <p>Ziur nau lagun horrek eskertukotzula idatzizune. Eta eskerrik
    asko beti hor zauzelako da zeure lagunegaitzik eitzezun danagaitzik!
    “Nahikari lehendakari”! jaja</p>

  2. egilea: Eider

    Bueno guapa… hemen zertarako gauden jakingo bagenu seguraski ez geundeke gauden lekuan, filosofo, jakintsu edo zorotzat hartuak ziango ginateke.

    Zure testua irakurtzean neure irudi propioa etorri zait burura, nik asko egiten dut hitz, batzuekin eta besteekin, baina egia da benetako gauzak, barrukoak gutxitan askatzen direla.

    Azken bi urteetan onodan dudanak asko lagundu nau horretan.

    Eskerrak berari, eta zuri zure lerroengatik.

Utzi erantzuna Eider(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude