SOTO EN CAMEROSEKO IBILERAK

Etorkizuneko begiraleak

Etorkizuneko begiraleak

Azkenean etxean! Onartu behar dut zaila egin zaidala egunerokotasunera ohitzea, baina…

Ia hilabete ibili naiz kanpoan kanpamendua eta begirale ikastaroa kontutan hartuta. Hogeitazazpi egun etxetik kanpo. Pentsatuko duzue ez dela ezer, baina jakinda oso etxezuloa naizela, gehiegi da. Hori bai: etxeko atetik sartu eta mundua jausi zitzaidan gainera. Zergatik? Ba ez dakit, agian hogeitazazpi egun horiek ederrak izan direlako eta oroitzapen on asko gorde ditudalako. Dena esan beharra dago, Soto en Camerosekoa ez zen ondo hasi… Arrastiko zazpietan geratuta geunden Algortan Navarretera joateko lotan. Ez genuen izugarrizko paliza sartu nahi kotxean eta bi egunetan egitea erabaki genuen. Baina ez… gabeko hamarretan atera ginen Algortatik! Kar, kar, kar! Behintzat ondo ezagutzeko parada izan genuen. Batzuk elkar ezagutzen genuen, baina beste batzuk ez. Sei euskaldun Errioxara, peligroooo!

Hurrengo egunean bai, heldu ginen Soto en Camerosera. Aurpegi ezezagunak, begirada galduak, beldurra, … Ez genekin nortzuk ziren, zer aurkituko genuen, … Klaseko lehen eguna bezala, baina beno…

“Bunkerrean” sartu ginen (bai, ia egun osoa ikasgelan sartuta hogeitamar pertsona), Gran Hermanoren antzekoa izan da, baina kamera barik.

Txarto hasi ginen, lehen astean mobidekin hasi ginen. Zergatik? Ba ez dakit, eta nahiago dut horri buruz ez hitz egitea. Dakidana txarto epaitu gintuztela, ezagutu barik. Dena konpondu zen eta normaltasuna izan zen nagusi falta ziren egunetan.

Positiboena han egindako lagunak izan dira. Badakit ikastaro batera joan nintzela, baina ez dut ia ezer ikasi. Begirale naiz orain urte nahikotxo eta gauza gehienak banekizkien. Betikoa, ez badaukazu paperik ez zara ezer.

Ikusita nola hasi genuen ikastaroa, ez nuen pentsatuko hain ondo bukatuko genuenik jendearekin. Lagun onak egin ditugu, une ederrak bizi izan ditugu eta pena merezi izan du.

Euskaldunok gure “marka” utzi dugu Soton! Bai, bai! Ez nuen pentsatuko, baina azken egunean negar eta guzti egin nuen. Oso sentimentala naiz, baina pena sentitu nuen handik joaterakoan. Lagunak utzi genituen han eta maitatuak sentitu ginen.

Onena, aste honetan Bilboko jaietan elkartuko garela!

  1. D: Euskal Power! Joan ginen bost horiek ezagutzeko parada izan dut. Ederto pasatu dut zuekin (aguantatu behar izan nauzue)! Eskerrik asko Xabi, Manex, Jani, Bego eta Erika! Chapeau!
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat SOTO EN CAMEROSEKO IBILERAK bidalketan

  1. egilea: newton

    Nahiz eta gaizki hasi gauzak ongi amaitzen badira ez dago arazorik. Okerragoa izaten da dena ongi ongi hastea eta azken momentuetan lixkarrak sortzea; ziurrenik akaso ikusiko ez duzun jendearekin.
    Orain behintzat badakizu hasiera guzti horiek lekutan daudela eta elkar ikusi nahi baduzue elkar ikusteko aukera duzuela inongo arazorik gabe.
    Ondo pasa Aste Nagusia, beste batzuek ikasten jarraitu behar dute eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude