ARGOTE 2006

Lau gudariak

Lau gudariak

Koskorrak

Koskorrak

Oinarinak

Oinarinak

Azkarrak

Azkarrak

Orain bi egun bueltatu nintzen kanpamendutik. Ez osorik, lesionatu nintzen. Lesionatuta joan eta lesionatuago bueltatu, hori da hori pagotsa!

Hori bai: merezi izan du. Berrogei ume, lau begirale eta astean zehar etorri diren beste laguntzaile/marroidun/lagun. Ez nuen kanpamendu hau ikusten, zaila egiten zitzaidan pentsatzea ondo aterako zela. Baina atera da. Lan asko, negar gehiegi, baina garrantzitsuena umeak pozik bueltatu direla.

Konturatu dira gauza batzuk txarto atera direla, beste batzuk ondo, baina dena eman dugula eurak ondo pasa zezaten.

Gaur bertan Errioxara noa, begirale titulua ateratzera. Gogo barik: herriko jaiak dira, hanka ez daukat leloleriak egiteko, eskua oraindik sendatu barik, … Etxean hobeto egongo nintzateke, baina ezin naiteke atzera bota azken unean. Medikuak esan zidan reposoan egoteko. Nahikari Ayo reposoan? Kar, kar, kar ezinezkoa! Aberia handiagoa egingo dut, baina beno… Nahikari naiz.

Ondo pasa oporrak, ondo pasa jaiak eta pika bat hartu nire ohorean!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

1 Response to ARGOTE 2006

  1. egilea: patxi lurra

    Errioxan hobeto egongo zara. Begitu ze iskanbila montau daben Algortako jaietan!

    Ondo ibili!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude