Galtzak bete lan gabiltza bertso-eskolan azkenaldian. Urtero-urtero eskolarteko txapelketa eta bi urtean behin Bizkaiko Txapelketa. Bizkaikoarekin batera eskualdekoa dator, Ipar Uribeko txapelketa.
Lorpen asko lortu ditu eskolak txapelketa horietan: eskolarteko idatzizkoetan sari andana, eskolarteko bat-batekoan bi azpitxapeldun, Euskal Herrikoan txapela bat eta Ipar Uribekoan txapela.
Eremu erdaldun batean egonda, emaitzak oso onak izan dira. Helburua ez da txapelak lortzea, baizik eta umeak/gazteak zaletzea. Helburua lortuta dago, txapelak lortzen badira askoz hoba.
Urte emankor honi bukaera emateko, bertso-eskolako gaztetxu eta gazteak batu eta Errenteriara joan ginen asteburu pasa. Belabaratz aterpean egon ginen eta handik Hendaiako hondartzara.
Asteburu polita gaztetxu eta gazteak hobeto ezagutzeko (nahiz eta gehienak anai-arrebak izan…). Errepikatzeko modukoa.
Zorionak ALBE!