AGUR

Gaur izan da “Bertatik Bertara” programaren azken emanaldia. Zergatik? Nork jakin… EITBko buruzagiek zergatik kendu duten.

Eguneroko gaiak, herritar xeheen iritziak, herrietako kontuak, gauza bitxiak, … Jende arruntarentzat eginiko programa zen, baina ikusleen gogoaren aurka kendu dutena.

Gehiago jarraitzen nuen Andoni Aizpuru aurkezle ibiltzen zenean. Gazteago nintzelako eta denbora gehiago nuelako telebista aurrean egoteko. Estitxu Fernandezen lana ederra izan da, goraipatzeko modukoa.

Kazetarien artean euskalki desberdinak entzun ditugu: bizkaiera, Bortzirietako euskara ederra, gipuzkera, … Goraipatzekoa zenbat kazetarien eskola izan den programa.

Tamalez, gaur azkena izan da. Gehiago etorriko diren? Ez dakit… Argi daukadana da, euskaldunok galera izugarria izango dugula “Bertatik Bertara” programaziotik kenduta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun AGUR-ri

  1. egilea: manex sagarna

    Estitxu faltan botako dogu!!!!
    Ia goenkalerako fitxetan daben…jajaja!!
    Muxux artista!!!

  2. egilea: ander

    Bertatik bertarako saioak, asko gustazatzen zitzaizkidan, oso ongi zeuden, hemetik muxu handi bat emoten diskiez eta berriro jartzeko mesedez!!!!

  3. egilea: balaklaba

    “Argi daukadana da, euskaldunok galera izugarria izango dugula”, esfinterra lasaitu eta urtetan zehar bertatik bertarakoen panolismo erradikalaren erruz hesteetan usteldu zaigun zerrikeria guztia, behingoz, komunzulotik bota ahalko dugulako. Izugarria izango da, kolosala, komuna puskatzeko modukoa, bai jauna, aleluya, etab.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude