Bai, bai, bai… badakit: zer egiten du honek oraindik hemen, larunbatean joan baziren skoutekoak kanpamamenduan? Lasaiiii, gaur bueltatzen naiz. Gaur aitite operatzen dute eta bisita egitera joango naiz ospitalera.

Urte gogorra… teorian atsedena dator, baina kontrakoa da nire kasuan. 27a arte kanpamenduan, gero begirale ikastaroa, abuztuan Parisera… Badakit egiten dudala nahi/behar dudalako, baina aurten ez dakit atsedenik hartzeko parada izango dudan.

Ikasturtea gogorra izan da zentzu askotan: lan asko, proiektuak garatu, liadak, marroiak, … baina gustora. Askok esaten dute beti ibiltzen naizela kexaka, beti dudala zeozer. Izan daiteke, baina zeozer badaut da, gauza askotan sartuta nabilelako. Zer egingo diogu… norbaitek altza beharko du herri hau, ez?

Bueltararte eta ondo pasa jaietan, nik ez dudala aukerarik izango.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude