AMOROTO KONKISTATU DUGU!

Oinarinak

Oinarinak

Begiraleak

Begiraleak

Aste Santuro bezala skouteko “tropa” bost egun joan gara kanpamenduan. Urtarriletik genuen hartuta Amorotoko aterpea. Zergatik Amoroto? Galdetu nirekin begirale dagoen Josuri. Txikitan han pasatzen omen zituen asteburuak familiarekin eta oroitzapen politak ditu.

Podium-a

Podium-a

Lau urte daramatzat eta agian hau izan da ondoen pasatu dudan kanpamendua. Beno bi: 2004ko udakoa eta Amorotokoa. Errepikatzeko modukoa izan da. Gogo barik joan nintzen, betikolez, baina ondo pasatu dut.

Telebistako “El conquistador del fin del mundo”-ren kopiaketa egin dugu eta “EL CONQUISTADOR DEL FIN DE AMOROTO” egin dugu. Bi talde egin, kapitain bana eta hortxe ibili ginen frogak egiten, kontseiluak, kanporaketak, dueloak, …

Finalera bi iritsi ziren: Imanol eta Markel. Azken froga orienting bat zen herrian zehar. Berezitasun batekin: gabean izango zen. Justu gau horretan euritan hasi zen eta horrek ikaratu zituen.

Imanol atera zen garaile, aldea atera zion orienting-ean Markeleri. Berezia izan bukaera: garailea antortxa batekin etorri zen gugana. Gerturatu arte ez genekien nor zen. Jakin zutenean nor zen denak hasi ziren oihuka eta txaloka.

Beldurra neukan ez ote ziren euren artean haserretuko txapelketa moduan planteatuta zegoelako. Ez da egon pikerik eta uste dut ederto batean pasatu dugula. Hurrengoan hobeto!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun AMOROTO KONKISTATU DUGU!-ri

  1. egilea: Batiste

    Hori oinarin tropa! Ze suertea! Ez dezue batenbat soberan izango, ezta? Aurten bereziki beharrean gaude gu oinarinen adarrean! 4 besterik ez ditugu!

  2. egilea: Nahikari

    Iepa!

    Ba hor ez daude denak… hamar bat edo falta dira, asike pentseu zelako tropa! Nahi beste oparitzen dizkizut! Jejeje!

Utzi erantzuna Batiste(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude