Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten

Sutan nago, bai. Ezagutzen nautenek badakite nolako mala letxea daukadun eta gauzak askok gainditzen nautela. Pasa den larunbatetik horrela nago. Lau urte beteko dira Algortako Skout Taldean sartu nintzela begiralea. Txikitan inoiz ez naiz egon horrelako talde batean. Udalekuak eta horrelakoak gorrotatzen nituen, eta gaur egun, ikusten dut zer galdu dudan nire haurtzaroan. Zer egingo diogu…

Gaur egun, begirale gaudenoatik, ni naiz kanpotik etorritako bakarra. Beste guztiak txikitan egon dira taldean. Hemen hasten da arazoa.

Pasa den astean eta aste honetan arazoak eduki ditugu garbitasuna, ardurak, … direla eta. Batzutan hitz gogorrak egon dira tartean, baina beno.

Beste begirale batekin hitz egiten nengoen eta komentatu nion ia zerbait inportatzen zaien taldea? Ia jarraitzen duten begirale bezala derrigortuta ez dagoelako jenderik. Ia zein den taldean egotearen arrazoia. Galdetu nionari, badakit zintzoa dela, eta taldea barruan daramala. Baina besteak?

Ez dakit, txikitatik egon dira hor eta ez zaie zipitzik ere inporta. Zikin edo garbi egon lokala paso, ohar bat egin behar dela gurasoentzat, paso… Zer da hau? Beti egon behar gara beraien atzetik, beti egiten ditugu berdinak gauzak eta ni nekatzen hasia nago.

Onartzen dut 17-19 urte dituztela eta ni naizela nagusiena 23rekin, baina ez dira kezkatzen. Uste dute gauzak bakarrik egingo direla eta ez da horrela. Zerbait lortzeko lan itzela egin behar da.

Baina ez dute ulertzen edo ez dute ulertu nahi. Espero dut hilabeteak pasa ahala, gauzak aldatzen joango direla. Erretzen baldin banaiz…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten bidalketan

  1. egilea: Imamon

    Niri ere horrelako zerbait gertatu zitzaidan. Udan Haroko kanpinera joaten naiz. Abuztuaren erdialdean kanpineko jaiak antolatzen zituen guraso talde baten. Euren arteko arazoak zirela eta ez zutela gehiagotan jaiak antolatuko esan zuten. Orduan nire koadrilakoak, 17-22 urte edukiko genituena gara hartan, guk antolatzea erabaki genuen. Batzuk dena jarri genuen jaiak antolatzeko eta beste batzuek naiz eta hasiera baten lagunduko zutela esan gero ez zuten gauza handirik egin. Urte bat pasa zen eta berriz antolatu genituen jaiak. Azkenean gure artean haserretu ginen eta guk era utzi genuen jaiak antolatzeari. 3. urtean gazteagoak zirenak 14-17 urtekoek antolatu zituzten jaiak (nik ere parte hartu nuen antolakuntzan) eta ondo joan zen dana, baina taldean horrelako jendearekin azkenean batzuk erretzen dira.

Utzi erantzuna Imamon(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude