Aupa Mendi!

Oso arraroa da unian zubia edukitzea, baina gaurkoan hala izan da. Egunkaria irakurtzen nagoenean beti eduki behar dut telebista edota irratia piztuta, nire amak esaten duen bezala, “para tener sonido de fondo”.

Norena da errua? Agian jokalariena. Badakigu Athletic-en barruan jokalariek pisua dutela, eta askotan, ez zaienean entrenatzailea gustatu kalera joan dela. Bai, bai, Athletic-en jokalariek agintzen dute. Zer egingo diogu…

Athletic-a aspalditik dabil kaxkar ligan, bagenekien Mendilibarren etorkizuna taldean kolokan zegoela eta gaur kezka horiek argitu dira. Lamikiz eta Mendilibar komunikabideen aurrean agertu dira. Mendilibar bota dute. Baina ez du bota Athletic-ek, kazetariek bota dute. Behintzat horrela ikusten dut.

Uste dut, Mendilibarrek ahal izan duen guztia egin duela. Saiatu da taldea aurrera eramaten, komunikabideekin ederto portatu da, umil jokatu du, beti hartu ditu galtzearen ondorioak bere gain.

Garai batean entrenatzaile moduan ibili nintzen ikastolako umetxoekin. Lan zaila da, irakasle izatea baino gehiago. Profesionalek komunikabideen eta zaleen presioa jasan behar dute, ni gurasoena. Hiru urte iraun nuen, baina uste dut inoiz ez naizela bueltatuko lan horretara gogorra baita.

Orain, inoiz baino gehiago, San Mamesera joan behar gara zaleok. Athletic-en zaletasuna une gogorretan beti egon da hor. Talde bat baino gehiago da, sentimentu bat. Ni bazkidea naiz zazpi urte nituenetik, galdu nahiz irabazi beti Athletic-ekoa. Azkenaldian ez noa askorik San Mamesera, baina joaten hasi beharko gara, taldeak gure laguntza behar du.

Bestalde, eskerrik asko Mendi egin duzunagatik. Agian laster zaude Athletic-en beste talde baten ardurapean. Animo!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 Responses to Aupa Mendi!

  1. egilea: Janire

    Aupa Mendilibar!!!!!! Animo Athletic!

  2. egilea: Aritz

    Ez du honekin zerikusi handirik baina,…

    Aizu Nahikari aurreko baten
    idatzi zendun blogean.
    Jakin ezazu lehia galanta
    antolatu dela bertan.
    Neska bat ta bi mutil
    ez gara hain inutil
    moldatzen gara soberan.
    Nahi izatekotan badakizu
    parte hartu txapelketan.

  3. egilea: Aritz

    joe,…
    aurrekoa bertsoa zen

    aizu Nahikari aurreko baten//
    idatzi zendun blogean//
    jakin ezazu lehia galanta//
    antolatu dela bertan//
    neska bat ta bi mutil//
    ez gara hain inutil//
    moldatzen gara soberan//
    nahi izatekotan badakizu//
    parte hartu txapelketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude