Iraun duen bitartean ederra izan da

Gauzak hasten diren bezala bukatzen dira. Hori esaten zuen Zuriñe andereñoak ikastolan: “hasitakoa bukatu behar da”. Hori gertatu da, bukatu da.

Pozik sentitu naiz bere ondoan, esperantza berreskuratu dut, etorkizunerako plan asko zeuden mahai gainean eta gure buruan. Azkenean amets soil batean geratu da dena, nahi baino arinago itzali da gure arteko garra. Luzatu nahi nuen zoriontasuna, baina berak ez. Batek ez duenean nahi, bestea izorratu behar.

Beti geratuko naiz une goxoekin, zure ferekekin, zure muxuekin, zure irribarrearekin, … Nire buruan beti egongo zara, agian ezabatuko zaitut egunen batean (ez dut uste), baina nire bihotzean toki handia izango duzu. Eskerrik asko eman didazun guztiagatik hilabete hauetan.

Mila muxu zuretzat!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Iraun duen bitartean ederra izan da bidalketan

  1. egilea: Anonymous

    Ba bai, akaba itzen da, ez beti baie geijenetan!!! Haurreitxik bizi bide a tope, eztakizulakon noiz akabakodan zer!! Benga animo topakozu bestere bat eta!! Ia neuk pe topaten badoten!!! >Animo e!!
    >ZiTAL – http://www.zitalv2.tk
    (ta hau be nor da ba!! jajajaja)

Utzi erantzuna Anonymous(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude