Orain urte bete dena aldatu zen

Egun seinalatuak apuntatzen ditut agendan: urtebetetzeak, urteurrenak, … horrelakoak gehien bat. Baina gaurkoa egun berezi bat, agian ahaztu beharko nukeena. Abuztuak 23: orain urte bete esan zioten amari minbizia zuela.

Ginekologotik etorri ziren gurasoak eta gogoratzen dut nola esan zidaten negarrez gertatzen. Zertarako ukatu, mundua erori zitzaidan gainera minutu bakar batean. Pentsatu nuen lehen gauza izan zen ama galduko nuela. Uste dut, jende guztiari gertatzen zaiola berdina une horietan. Ez nekien zer gertatuko zen, beldurra neukan.

Urte bete pasa da eta jada ama sendatuta dago. Errebisioa egitera joan behar da urtero, prebentzio gisa.

Bi ondorio atera ditut azken urtetik: bizitza bizi behar dela eta maite nuen jende askok kale egin didala. Tristea da esatea, baina hala da. Familia beti izan da lehena niretzat, baina kasu honetan begiak itxi ditu eta norbera bere bizitzarekin jarraitu du.

Denborak bere lekuan jarriko du bakoitza.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 Responses to Orain urte bete dena aldatu zen

  1. egilea: Janire Rodriguez

    “Denborak ez du beti, ez, pertsona bakoitza merezi duen tokian uzten”. Horrela esaten dau Berritxarraken kanta batek baie nik, benetan, horrela dala uste dot. Pertsona txarrak ez die iñora heltzen, azkenien euren gezur eta maltzurkerian hondoratzen die. Eutsi goiari Nahikari!

  2. egilea: e2017*

    begiak estaltzen dizkiguten zapiak kentzea ez da batere erraza, gauzak diren bezalakoak, are gutxiago…baina, badu zapia kentzeak abantailarik: koloreak. >
    ondo izan ta segi proiektu honekin! >
    e2017* >
    http://www.amestu2017kolore.blogspòt.com

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Nahikari! Ondo egin duzu egun hori zure blogean seinalatzen. Izan ere, orain urtebete oso berri txarra zena,, orain berri ezin hobea bilakatu da. Eta tarte horretan gauza asko ikasi duzu, heldu egin zara, eta dezente ikasi duzu bizitza zer den. >
    Zure ama ondo dago, hori da inportanteena, eta zu ere ondo zabiltza. Batzuek kale egin dizute, baina beste batzuek ez. Eta oraingoan huts egin dutenek, akaso hurrengoan asmatuko dute, nork ez du hanka sartzen bizitzan? Zuk alde positiboari erreparatu, eta horri heldu aurrera egiteko. >
    Zorionak, eta besarkada handi bat.

  4. egilea: Anonimoa

    Txo animo e! Osatu de ta!!! Hamen batzuk ezin gara osatu, buroko trastornuek ezin jiez osatu, neurie adibidez, baie hori ezta upin barrije baie bueno! Jajaja!! >Bueno animo ta aurrera beti!!!
    >ZiTAL – http://www.zitalv2.tkTxo animo e! Osatu de ta!!! Hamen batzuk ezin gara osatu, buroko trastornuek ezin jiez osatu, neurie adibidez, baie hori ezta upin barrije baie bueno! Jajaja!! >Bueno animo ta aurrera beti!!!
    >ZiTAL – http://www.zitalv2.tk

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude