Atzo gauean Politicamente Incorrecto saioa ikusten “flipatu” nuen. ETB 2ko saio honetan astean zehar egondako berriei buruz hitz egiten dute, debate antzeko bat da.

Azken gaia izan zen Hezkuntza Departamenduak atera duen ikerketa. DBH bukatu eta gero gazte euskaldunak ez dira heltzen eskatzen duten mailara, B2 mailara, alegia. B2 maila hau euskaltegien 8 eta 9.urratsak dira.

Albistea berez, lotsagarria da, baina atzokoa… Programa honetara ikusleek mezuak bidali ditzakete segapotoaren bidez. Hor irakurri nituenak negar egitekoak izan ziren. Zelako mezuak, une batean dudatan egon nintzen Espainiako bigarren katea edo ETB 2 ikusten nengoen.

– El euskera nos lo han impuesto
– Los del modelo A somo discriminados
– ¿Por qué el euskera sí y el latín y el griego no?
– Estudiamos euskera para tener un puesto de trabajo
– Mi hija en el modelo D para que no esté con los inmigrantes

Hauek mezu light -enak dira. Baina herri honen kultura zein da? Jendeak ez du ikusi A eredua porrota izan dela? Ez al dakite euskera hizkuntz ofiziala dela? Beti borrokan euskaraz ikasteko, euskaraz bizitzeko, laguntzak lortzeko… Herri honetan horrelako jendea dago oraindik?

Niri bai inposatu didate hizkutza bat: gaztelania. Ez naiz kexatu. Administraziora noa eta erderaz egin behar dut kasu gehienetan, unibertsitatean berdin, dendetan berdin, … Nori inposatu diote hemen hizkuntza bat?

Ez dago askorik honi buruz esateko, ez du penarik merezi, bakoitzak hausnartu dezala.

Portzierto, zuen seme-alabak D ereduan matrikulatu inmigranteekin ez egoteko.

Gora kultur aniztasuna!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun -ri

  1. egilea: Janire Rodriguez

    Lotsagarrize… ni astelenien programa bat ikusten be telebisiñuen da flipetan baie hau ya antena 3en izen zan. Ezin neban siñestu esaten ebena. “Los vascos van con miedo por la calle, no quieren hablar de política, este es un tema Tabú para ellos…” da ni flipetan. Zorixonak artikuluegaitzik.

  2. egilea: Nahikari

    Bildurre dekogu ia nor aurkituko dogun kalea gurutzatutakoen:ertzain bet, guardia civil bet, … Hori da dekogun bildurre! >
    Politikaz ez dogule berbarik in gure? Ezpadekogu beste ezer telebisiñuen! >
    Hona etorko balira ta ikusi zein dan errealidadea…

  3. egilea: Janire Rodriguez

    Bai ba errezoie dekozu, baie trankil denborak itziko dozku merezi dogun tokizen, edo horixe espero dogu behintzet. Jendea hona etorri da errealitatie ezetuko dau. eutsi goiari!

Utzi erantzuna Janire Rodriguez(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude