Eskerrak hor zaudetela!

Matraka irakurtzen egon naiz goizean eta artikulu eder bat aurkitu dut. Ederra, eta aldi berean guztiz egiazkoa, behintzat hitz horiekin identifikatu naiz ehuneko ehunean.

Egileari eta niri berdina gertatzen zaigu: ikasi eta lan egiten dugu aldi berean. Esaten dute uztartu daitezkeela biak, baina ez nago hain ziur. Batetik, ez naiz ikasle trebea eta bestetik, asko agobiatzen naiz (bakarrik, ez dut inoren laguntzarik behar agobiatzeko).

Ezin gara unibertsitatera joan, niri behintzat ezinezkoa egiten zait. Eskolak galtzen ditut, apunteen beharra, alde batetik bestera irakasleekin hitz egiteko… Desastrea! Pentsatuko duzue hain desastrea izanda nola gainditzen ditudan arloak. Erantzuna erreza da: ikaskideen laguntzaz, hobe esanda: lagunak.

Beraiek bidaltzen dizkidate apunteak posta elektronikoz edota beraiekin geratu eta fotokopiak egin. Beraiengatik ez balitz… Askotan pentsatu izan dut lana uztea edota ikasketak uztea. Momentuz, biekin jarraitzen dut eta beraiei esker. “KaƱa” sartu didatelako ez bata ez bestea ez uzteko. Onartu behar dut lana gustokoa dudala, bertsolaritza irakastea polita da eta umeekin egotea ere.

Barregurea ematen dit esaten didatenean zelako zortea dudan lana edukitzeagatik. Lana lortu nuen nire meritoengatik (ez naiz harroa, baina horrela izan zen, bestela galdetu hortik zehar) eta lanak dedikazioa behar du. Agian behar baino denbora gehiago eskeini diot, baina lortutako fruituak ederrak izan dira. Beraz, ez nago kexatzekotan.

Beraz, esker mila apunteak uzten eta gauzak errazten didazuenoi! Ez ditut izenak jarriko, badakizuelako nortzuk zareten. Biba zuek!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to Eskerrak hor zaudetela!

  1. egilea: Janire Rodriguez

    Zorixonak zeure lanagaitzik Nahikari! Arro egoteko modukoa da. Nik ez dotzutez apunteak pasetan jeje, baie bueno saiatzen naz zurelako pertsonei animoak emoten da esk merezi dozuez. Sarritan ez doguz hitz horiek merezi dogun beste entzuten: “zorixonak eitzen dozunegaitzik, lanagaitzik, esfortsue…”, da bueno nik hametik bakarrik “eutsi goiari” esan gure netzun.

  2. egilea: Nahikari

    Eskerrik asko xinpatika! >
    Asko gara holan gabizenak. Enekien lana nola juengo zan, baie apostue in neban eta ondo atara jat. Benetan, lana ez jatan zerutik jeuzi, asko aguantau behar izen dot ta jende askoren esamesak entzun. Bai ze letxe, ni pozik! >
    Eskerrak klasera jueten direzenengatik, bestela jai eukingo neban! Apurke-apurke eroaten dot karrera, ziur Manexek eta zuk ni baino lelau bukatzen dozuela! >
    Behintzet gustetan jatana iten dot ta ikasketak bukatutakoan esperientzia apur bet eukingot. >
    Zurea be ez da makala, nahiko neuke zure modun idaztea! Ondo izan! Muxux maja!

  3. egilea: Janire Rodriguez

    Joe eskerrik asko! Beno ba nik espero dot karrerie 4 urtetan buketie baie lanen bate urtetan bajaten da gustuko badoten hasi eingo naz be. orduen zaile izengo da, nik ulertzetzut baie akorde honegaz beti: zozer gura badozu saiatzen lortu ez ukatu nahiz ta ezinezkoa dala pentsatu! Eutsi goiari maja!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude