Apirilak 23, Sant Jordi eguna, Liburuaren Eguna. Urtero-urtero data hauetan liburu uzta ederra daukagu. Euskal Herrian bi data esanguratsuenak Liburu Eguna eta Durangoko Azoka dira.
Algortan Liburu Azoka jarri dute, herriko liburudenda bakoitzak etxola bat dauka eta hor dituzte ikusgai nobedadeak. Ostera egin dut postu guztietatik eta egia esan, harrigarria egin zait ikustea ia ez zeudela euskarazko nobedaderik. Ia mahai osoa hartzen zituzten erderazko liburuek.
Lehen Kurkudi Liburudendak bazituen euskarazko nahi beste liburu. Orain dela gutxi itxi behar izan zituen ateak IƱaki ugazabak, euskal literatura ez da negozioa eta familia mantendu beharra dago. Orain euskal literatura aurkitu dezakegun bakarra Orixa da. Inoiz ez naiz joan, baina hasi beharko naiz. Ez zait gustatzen liburuak erostea liburudenda erraldoietan. Nahiago dut dendariarekin iritziak elkar trukatu, harreman berezia sortzen da.
Bihar daukat azken eguna ia libururen bat erosten dudan. Baten bat ere oparitu beharko dut, ez baitakit beste ezer oparitzen… Libururen bat iradokizu nahi baduzue, badakizue, esan!
Egin kataluniarrak bezala: arrosa eta liburu bat oparitu!