Norbait behar duzunean, gutxi batzuk egoten dira

Egia borobila!

Esku batekin nahikoa dut nire lagunak zenbatzeko. Askori gertatuko zaizue berdina. Une goxo eta onetan jende asko edukitzen dugu inguruan. Momentu gogor eta latzetan gutxi batzuk. Horiek dira benetako lagunak, merezi dutenak eta zaindu behar ditugunak altxor handi bat bezala. Beraiek entzuten dituzte gure penak, gure negarrak, gure kexak, …

Lagunekin bezala, familian ere berdina pasatzen da. Beti pentsatzen duzu familiako kide guztiekin kontatu dezakezula: gurasoak, osaba-izekoak, lehengusuak, … Min handia ematen du, baina hemen ere berdina gertatzen da. Gurasoak beti daude hor, edozertarako. Baina osabak… Uste nuen hor egongo zirela, baina kale egin didate alde guztietatik. Gogorra da esatea, baina egi hutsa da.

Bakarrik esan, kale egin dutela eta hemendik aurrera nik kale egingo diedala. Askok esan didate ni ez naizela horrelakoa, zeozer behar dutenean ez dudala birritan pentsatuko, laguntza ez diedala ukatuko. Izan daiteke, ez dakit inori “ez” esaten. Karta horrekin jolasten dute beti. Ondo aterako zaie jokaldia.

Amoma ingresata dago eta eurak agertu ere ez. Hori da ama batengatik kezkatzea! Chapeau zuentzat! Horiek bai potroak!

Badakizue merezi dute lagunak eta familiakideak zaindu!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

5 Responses to Norbait behar duzunean, gutxi batzuk egoten dira

  1. egilea: 'Thought & Humor'

    This post has been removed by a blog administrator.

  2. egilea: Janire Rodriguez

    Zaindu maitxe dozun hori bai! eutsi goiari Nahikari, bizitzan horrelako jende asko aurkitu biko dogu da onartu besterik ez, holako jentie ezta inora heltzen. Mosu bet

  3. egilea: Jozulin

    Emon bigarren aukeratxu bat huts egin dizuten horiei. Ez zara damutuko. Oso jende gutxi dago munduan gauzak lehenengoan eta ondo egiten dituena. Ni eta beste bat 😉

  4. egilea: txikillana

    Lehelengo, ez txarrera hartu komentario hau; maittasunez diñotsut eta. >
    Zure osaba-isekok ez detzue fallo egin. Zure osaba-isekok inori fallo egin badetze, amamari izan da. Ez hartu ez dagokizun kargarik. >
    Askotan guriak ez dirazen erruak, amorruak, zamak, zorrak kargatzen doguz, eta ez detzagu inori laguntzen: ez kaltetuari, ez kalte egileari, ezta gure buruari be, noski. >
    Laztanak,

  5. egilea: Nahikari

    Iepa! >
    Agien arrazoie dekozue, nitzako ez direzen zamak hartu dodaz. Baie holangue naz… Amorrue emoten dost, ta amorrue kendutea gatza da. Amamak hazi nau, bigarren ama da. Euren ama izenda paso itea be… Eztait. Baie beno, ze ingo jako! Bizitza holangue da askotan. >
    Milesker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude