Sutan jartzen nau

Afaltzen gauden bitartean beti ikusten dugu Teleberria. Eta berriro ere entzun dut aste hauetan zehar egunkarietako gai izan dena: euskaraz ez dakiten irakasleen arazoa.

Baina zer uste dute horiek? Sei urte euskara ikasteko eta oraindik ez dute ikasi? Gainera liberatuta egon dira, hau da, ez zuten lan egin beharrik, bakarrik euskara ikasi. Hizkuntza zaila da, onartzen dut, baina sei urtetan ez lortzea aurrerapausorik… Gero beraien ikasleei kristolako nibela eskatuko diete.

Gainera, zer eskatzen du gizarteak? Euskarazko hezkuntza! A eredua desagertu beharko litzateke. Bakarrik mantentzen dute etorkinentzako, baina etorkinak gure artean integratzeko modurik onena D ereduan ikastea da. Horrela bai ezagutuko lukete gure hizkuntza eta kultura.
Baina ez, hemen badaukagu kuadrilla bat nahiago duena erderaz jardun eta gainera ez egitea ahaleginik euskara ikasteko.

Iztuetak esan du 2000 milioi pezeta xahutu dituela Hezkuntza Saila pertsonaia hauek euskara ikasteko. Gainera dirua bota behar ezer ez lortzeko…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Sutan jartzen nau-ri

  1. egilea: manex

    Guztiz ados nau diƱozunagaz. Ez daukie lotsarik.

  2. egilea: Nahikari
    1. milioi pezeta horiekaz zenbet bertso-eskola sortuko genduzan eh? Je,je,je!

Utzi erantzuna manex(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude