Plan ederra gaurkoa. Bertso-eskolako lau lagun (aspaldi elkarrekin egon gabeak) Lakuntzara joan gara Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala ikustera. Asmoa geneukan bertso-afari batera joateko, baina gure inguruan ez daude.
Goizean atera gara eta Altsasun bazkaldu dugu. Aspaldiko kontuak mahai gainean: ikastolakoak, bertso-eskolakoak, … Solasaldi polita eta aukera ederra lagunekin egoteko.
Finala, beno, … Silbeirak nabarmen irabazi du. Gaiak, nahiko txarrak. Gai-jartzaile ibiltzen naiz eta badakit gaiak jartzea oso zaila dela, baina hain txarrak egitea ere… Hori bai, bertsolariak ederto atera dira apurutik eta bertso onik ere egon da. Aipatzekoa Estitxu Arozenaren bakarkako lana, bertsorik onenak hor entzun dira. Jende nahikotxo egon da eta Lakuntzako frontoian, giro ona.
Onena? Lagunekin egun zoragarri bat igarotzea aspaldiko partez!
Aupa bertsowoman. Behingoz hasi naz zeozegaz artetsu lanean, eta zeure bitakorea topau dot.Badakizu, Igorren lagun on bat dekozula irakurriko zaituena. >Bihotzez, Manex.
pd:liburuek emoteko dauz oindiño. Ia agertuten bazara egun baten hemendik. >bihotzez, manex.Aupa bertsowoman. Behingoz hasi naz zeozegaz artetsu lanean, eta zeure bitakorea topau dot.Badakizu, Igorren lagun on bat dekozula irakurriko zaituena. >Bihotzez, Manex.
pd:liburuek emoteko dauz oindiño. Ia agertuten bazara egun baten hemendik. >bihotzez, manex.