Denbora falta

Julen Gabiriaren bloga irakurtzen dut noizean behin http://eibar.org/blogak/gabiria . “Arnasa hartzera noa” izenburua jarri zion orain dela gutxi artikulu bati (nolabait esateko artikuluarena). Eta ederto ulertzen dut esaten duena.

Badakit zer den denbora falta. Gauza askotan nabil sartuta eta ez dut izaten denborarik lagunentzat eta etxekoentzat. Askotan amak deitzen nau ia non ote nagoen, zein batzar dudan, non emango ditudan eskolak… Kaos bat da gurasoentzat jakitea non nagoen, askotan ni ere ez naiz aklaratzen…

Horren erruz, estres horren erruz, pasa den urtetik antsietatearekin nabil. Nerbioak txarto. Badakit gaztea naizela horrelakoetan ibiltzeko, baina bizitza horrelakoa omen da. Nahiko txarto egiten dut lo, hobe esanda, ez dut ia lorik egiten. Agendaren menpean bizi naiz.

Medikuak aspaldi esan zidan bizitza lasaitasunez hartu behar dudala, bizi. Baina nola egiten da hori? Norbaitek erantzuten badit eskertuko diot.

Baina ikasketak, lana, begiralea izan, etxeko kontuak, bertso-eskola, … denarekin ezin da. Zein utzi? Ezin daiteke ezer utzi, bakoitzak gauza bat aportatzen dizu. Askotan disgustoak izaten dira, baina zer axola dio gero beste gauzaren bat ematen badizu?

Orain bi urte elkarrizketa bat egin zidaten UK aldizkarian eta honakoa jartzen zuen: “Saltsa eta ekimen guztietan bidelagun izango duzu”. Egia handia Josu Arroyok idatzi zuena. Baina pistoia jeitsi beharko da ez badut nahi txarrera egin. Lasaigarriak hartzen ditut lo egiteko, baina horiekin ere ez.

Beraz, ia noiz datorren belaunaldi erreleboa eta ardura batzuk kentzen dizkidaten!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 Responses to Denbora falta

  1. egilea: Patxi

    Nahikari! Bizitza ez da horrelakoa. Zuk egiten dezu bizitza, aukeratzen dezun neurrira. Nik ez dizut aholkatuko ezer uzteko, baina bai aparkatuta uzteko gauza batzuk, egun batzutan. Demagun gaixotu egiten zerala. Badaukazu aitzakia, ohean 3 egunez egoteko, ezta? Zergaitik behar dezu aitzaki bat? Zergaitik ez erabaki zeuk? Edo bestela, gezurtxoa esan, eta pasa 3 egun ohean, deskantsuan, liburu on bat irakurtzen (nik ez dizut ezer esan). Irakurri zazu, Oier Gorosabelen mezu bat: Euskal militantismoaren sindromea. Ondo etorriko zaizu. Muxu bat.

  2. egilea: Julen

    Aupa Nahikari, hainbeste bider esan dizuetena errepikatzea baino ez zait geratzen: lasai hartu. Benetan. Gorputz bat baino ez daukagu, baina sarritan beranduegi konturatzen gara, ohean gaudenean jada. Estresa, antsietatea, nerbioak… berba potoloak dira. Jendeak errazegi ibiltzen ditu, baina ez: potoloak dira, oso kontuan hartzekoak. Nik gertutik bizi izan nuen antsietate kasu bat familian, eta ez diot inori gomendatzen. Etsairen bati, akaso. Zuri ere esango dizut medikuak bota zidana: egizu lo. Ahal dela, lasaigarririk gabe. Lasai bizi, ahal dela, Nahikari. Gozatu gauza txikiagoekin. Joan mendira eta jarri zaitez harri baten gainean, begira, beste barik. Gozatu eta bizi, ze, bestela, konturatuko gara beranduegi dela.

  3. egilea: Nahikari

    Bai, badakit eta aldatzen hasi beharko dut. Igandean, gauzak prestatu baino Lakuntzara noa lagun batzuekin egun pasa Nafarroako finala ikustera. Aste Santuan ere egun batzuk hartuko ditut mendira joateko: mobil barik, ordenagailu barik,… Zibilizaziotik galtzera eta gozatzera. >
    Badakit antsietatea hitz potoloa dela, medikuak esan zidanean ikaratu nintzen eta badakit ondo egotea nire esku dagoela. Hemendik aurrera nire buruaz kezkatuko naiz, ez dago besterik! Milesker aholkuengatik!

  4. egilea: Anonymous

    Aurkitu zaittut mocica! >Elkartasun sentimendu haundia bidaltzen detzut.
    “Euskal Militantearen Sindrome” hori deskribatzen lagundu zestan lagunari erakutsi detzat zure mezua, eta ¿badakizu zer esan deztan? >”Zorixonekua bera, ¡23 urterekin konturatu da!”
    ¿Badakizu zelako tristia dan horrekin 40, 50, 60 urterekin konturatzia? >ZORIXONAK, konponbidiaren bide erdixa eginda daukazu ta.
    Oier Gorosabel Larrañaga

Utzi erantzuna Nahikari(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude