Zapatuak beti berdin

Beti berdin, bai. Batzuentzat zapatuak edo larunbatak juerga egunak izaten dira, atseden hartzeko eguna. Aspalditik, niretzat ez. Saiatzen naiz beranduago altxatzen, astegun soil baten ondoan ez dauka desberdintasun handirik.

Begirale nabil Algortako Skout Taldean, eta 16.30etarako beti egoten naiz hor gauzak prestatzen, umeak 17.00etan baidatoz.Normalean zapatu baten jokoak egiten ditugu gertu dagoen eskola baten patioan edo bestela tailerrak.

Gaur jo ta ke ibili gara mozorroak prestatzen. Algortako ihauterietan beti egiten dugu jaitxu bat (Bilbokoak baino aste bat beranduago). Nagusi zein ume mozorrotzen gara, “pase de modelos” egiten dugu, merendola eta musika dantzatzeko lokalean. Ederto pasatzen dugu. Desberdina bada eta umeek eskertzen dute.

Aurten margolariz goaz Koskorrak (7-12 urte bitartekoak). Gaur paleta egin dugu kartoiarekin eta hurrengo egunean amantala eta gure kapela dotorea. Ez naiz oso iaioa eskulanetan, baina umeak tartean daudenean badakizue…

Gero begiraleen batzarra edukitzen dugu 18.00etatik 21.00ak arte. Bakoitzak zer egin behar duen, gauzak lotu… Handik irten, zerbait hartu lagunekin eta etxera! Agian ez noa juergan, baina ondo aprobetxatzen dut zapatua!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Zapatuak beti berdin bidalketan

  1. egilea: Anonymous

    Kaixo Nahiki, >
    Zapatuak beti izango dira zapatu txankletarik janzten ez dabenentzat. Eta neuri senak esaten deust zeuk mozkorraldi edar bat behar dozula, txorradak esateko, barre egiteko, balantzaka ibilteko… eta laster Itzulbaltzetako jaiak dira!

Utzi erantzuna Anonymous(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude