Nork irabazi zuen Korrika?

Bai, bai ondo irakurri duzue. Hori da nire ikasle batek egin didan galdera gelan: “Nahikari, nork irabazi zuen Korrika? Martin Fiz edo Diego García erantzutekotan egon naiz, baina ixildu egin naiz eta saiatu naiz ondo azaltzen berriro zertan datzan Korrika. Gozategiren kantua eraman diet bertsolaritzan lantzeko, “Euskal Herria Korrika!”. Andoni Egañaren bertso ederrak, Gozategiren musika alaia eta hiztegi erreza 10 urteko umeentzat.

Ikasle honek, Fernando du izena. B ereduan ikasten du Algortako eskola batean. Agian bere gurasoak ez dira euskaldunak eta ez daude euskal kulturan murgilduta. Horregatik ez du jakingo zer den Korrika. Baina gelan ez dio azaldu bere andereñoak? Bi urtero Korrika Txikian parte hartzen dute, norbaitek azaldu beharko die zergatik egiten duten korrika ez? Ba badirudi ezetz, lan hori niri tokatu zait. Askotan pentsatzen dut ia ezjakintasun horren errudunak nortzuk diren: gurasoak ala irakasleak.

Beraz, norbaitek badaki nork irabazi zuen 1997ko Korrika hura, Fernandok eskertuko dio.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

1 Response to Nork irabazi zuen Korrika?

  1. egilea: Anonymous

    Nahikari, zure begietatik ez eze, zure belarrietatik sartzen dana be, kontatzekoa dozu antza! Polita da. Oso polita. Ni be gaztetxoakaz nabil Txorierriko institutoan, edo eskolan edo ez dakit zer dan, galdu egiten nazelako DBH, Batxiler eta halakoetan… uste dot eskolakoak direla, baina Institutoan daukagu irrati tailerra. Orain arte Deriokoak ziren ikasle guztiak, euskara gehiago egin deirien. Eta ez dira euskaldunak (euskaraz badakiten arren) ez dute sentitzen herri hau, kultura hau, inposatu egin diegula iruditzen zait sarritan, eta pena hartzen dut, nik horrenbeste maite dudana, axolagabekeria hutsez hartzen dute. Telebista arrotzen -niretzat- morroi dira. Eta hileotan asko ikasi dut. Asko, batez ere euskal kulturaz, ohartzeko zer egiten dugun txarto euskaldunok, hemen bertan euskaraz ikasten dutenak, hain axolagabe jokatzeko. Eta horregatik, eguaztenero pozik noa irrati tailerrera, eta anekdotak buruan gordetzen ditut, inoiz disko gogorrean gordetzeko, edo blogean publikatzeko, edo Kontseiluaren bilera batera joan, eta pitotea montatzeko. Ez dakit. Baina Derio 8 kilometrora dago Larrabetzutik. Eta niretzako beste mundu bat da. Eta orain gehiago maite dut Derio. Benetan. Korrika dator, eta anekdota hau ondo gordeko dut. Esango dizut Nahikari. Zure begietatik, ikusi arte! patxik http://www.gaztelumendi.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude