Estrenoa!

Azkenean erabaki dut blog bat egitea. Ez dakit zergatik, baina azkenean hemen dago. Nire pasiorik handienetakoa idaztea da, eta agian blog honekin, nire buruari behartuko diot egunero zeozer idazteari. Gogoz ekingo diot idazteari, bai horixe! Hemendik aurrera hemen izango nauzue!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Estrenoa!-ri

  1. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Nahikari! Eta ongi etorri euskal blogosferara. Gustuko baduzu idaztea, tresna ezin hobea duzu bloga. Seguru nago, gainera, gauza asko izango dituzula kontatzeko. Izena ere polita ipini diozu. Zorionak eta aurrera!

  2. egilea: Ricardo Gómez

    Kaixo, Nahikari!! Nik ere ongi etorria ematen dizut euskal blogosferara. Izugarri poztu nau zure izena blog honen izenpean ikusteak (“izen hau ezagutzen dut, izen hau ezagutzen dut… Noski, badakit! Baina azterketa egin al zuen?”). Eutsi horri! Zure mezuak irakurtzeko irrikan nago.

  3. egilea: Nahikari

    Aupa Ricardo! Ziuraski zuk ematen duzun asignaturaren baten matrikulatuta egongo nintzen. Nik Deustun ikasten dut (tamalez), baina Gasteizen matrikulatu nintzen pasa den urtean badaezpada. Zergatik? Latina ez da nire “fuertea” eta ez nuenez gainditzen (lehen zikloko arlo guztiak gaindituta izan ditut Latina izan ezik, eta horregatik ezin nuen aurrera jarraitu), beldurra neukan ez ote ninduten unibertsitateik kaleratuko. Zure azterketara ez banaiz azaldu, BARKATU!!!

Utzi erantzuna Ricardo Gómez(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude