Bolada ona dauka Iñigo Arregi eskultore arrasatearrak. Azken bizpahiru urteotan galtzak bete lan dauka. Iazko urtean hainbat erakusketa egiteaz gainera, bere lan
bat Eroskik Elorrion duen egoitzan jarri zuen eta beste bat Arrasateko LKS enpresaren egoitzan. Iñigo Arregiren eskultura asko moduan corten altzairuzkoak dira beren azken obra horiek. Gorri kolorekoak.
Joan den astean, ordea, lan berezi bat egin zuen: bere eskulturak jarri zituen Arrasateko baserri baten. Eskultura horiek formaz eta itxuraz ez dira bereziak. Corten altzairuzkoak dira, gorri kolorekoak. Lehenengo begiratuan ere antzematen da Iñigorenak direla. Nondik datorkie, baina, berezitasuna? Ba, bere funtzio praktikoak, bere funtzionaltasunak, egiten ditu berezi. Izan ere, lan horiek etxe aurrean edo etxe ondoan egon beharrean, etxearen parte dira, etxean daude: etxe balkoiak eta tximiniak dira. Ikusgarriak dira. Nortasun handia ematen diote etxeari Iñigoren balkoi eta tximinia gorriek.
Hemen dituzu Iñigo Arregiren balkoi gorriak.
Etiketak: arrasate, arregi, balkoi, baserria, eskultura, euskadi, euskal, gorriak, herria, iñigo, mondragon, udalaitz, udalatx