Quantcast

eskultura

Iñigo Arregiren erakusketa Kanbon

Donostia 2016 ekimenak eta Kanboko udalak antolaturik, Iñigo Arregi arrasatearrarren eskulturen erakusketa dago Kanboko Arnaga museoan. Urriaren 16a arte dago zabalik, eta tamaina handiko obrak daude ikusgai museoko lorategian, aire zabalean. Benetan merezi duk paraje paregabe horretan halako eskultura ederrak ikustea. Hona hemen erakusketako obren argazki sorta.

Balkoi gorriak

Bolada ona dauka Iñigo Arregi eskultore arrasatearrak. Azken bizpahiru urteotan galtzak bete lan dauka. Iazko urtean hainbat erakusketa egiteaz gainera, bere lan bat Eroskik Elorrion duen egoitzan jarri zuen eta beste bat Arrasateko LKS enpresaren egoitzan. Iñigo Arregiren eskultura asko moduan corten altzairuzkoak dira beren azken obra horiek. Gorri kolorekoak. Joan den astean, ordea, lan […]

Iñigoren eskultura LKSn

Iñigo Arregi Elorza (Arrasate, 1954), margolari, eskultore eta grabatu egilea. Iaz 25 urte bete ziren lehen erakusketa egin zuela. Oso ibilbide oparoa izan du urteotan. Erakusketa asko egin ditu bai Euskal Herrian bai kanpoan ere. Iazko urtean hainbat erakusketa egiteaz gainera, bere lan bat jarri zuen Arrasateko LKS enpresaren egoitzan. Iñigo Arregiren eskultura asko moduan […]