Quantcast

atauri

Elurra badatorrela eta

Aurten bi aldiz egin digu elurra dagoeneko, elurra badatorren seinale. Aukeran elur gutxitxo egin du, baina oraindik goiz da. Inoiz abenduko zubian izan da elur sasoiaren hasiera. Ohikoagoa da, baina, eguberritan edo gabon zaharretan ematea hasiera elur kanpainari. Bestalde, urtetik urtera elurra beranduago agertzen ote den ematen du. Aurten pixka bat itxoin beharko dugu, gure […]

Maritxu Kajoi 2024

Aspaldiko urteotan moduan, aurten ere giro ederra izan da Arrasaten Maritxu Kajoi egunean, eta parrandarako gogorik ez da falta izan. Palestina eta Israel izan dira aurten aldarrikapenen gai nagusia, eta “Palestina askatu” eta “Israeli boikota” leloa duten pintadak ugariak izan dira. Miraria, berriz, Madurok egin du aurten Eguberriak urrian ospatzea agindu du eta. Hemen duzu […]

Maritxu Kajoi 2009-2023

Urrian sartu garela eta, egun gutxi geratzen dira Maritxu Kajoitarako. Baten bat traje bila hasita egongo da honezkero. Komisiñuak, berriz, betiko lepotik burua, etxeko lanak eginda, aurtengo egitaraua kaleratu du, eta Arrasate Rugby Taldeari eman dio Maritxu Kajoiren enbutua. Urtero Komisiñuak eskerrak ematen dizkie jaia aurrera eramaten laguntzen dioten taberna, jatetxe eta komertzioentzei, oso testu […]

Urbiako ermitak 100 urte bete ditu

Aurtengo irailean 100 urte bete ditu Urbiako ermitak. Hori dela eta, irailaren 28an hainbat ekitaldi izan ziren. Goizeko 11:30ean meza esan zuen Jose Antonio Urdanpilleta frantziskotarrak. Eta ondoren, kontzertua izan zen ermitan bertan, Et Incarnatus Orkestra eta Alaitz eta Maider abeslariekin. Arratsalde partean, berriz, Urbiako fondan erromeria izan zen Zabale eta Lutxurdio trikitilariekin. Jose Adrian […]

Oñatiko txondorraren bueltan

Ixutu dute txondorra. Iragarri bezala ekainaren 1ean eman zioten su txondorrari. Izan ere, aspaldiko hilabeteotan lanean ari dira Oñatiko “Txondorraren bueltan” egitasmoko kideak, garai bateko ikazkinek nola egiten zuten lan erakuste aldera. Hartarako txondor bat egokitu dute San Martin auzoko zuhaiztian, ermitaren atzean. Eta ondoan etxola bat, lehengo ikazkinek etxoletan pasatzen zituzten-eta ikatza egin bitarteko […]

Haitzuloko turista eta saiak

Duela urte batzuk modan jarri zenetik hona ez da giro Haitzulon. Sekulako jende piloa joaten da astebururo Oñatiko Araotz auzora begia ikustera, Tartaloren begia ikustera, kanpotarrek hala deitzen diote eta. Jendearekin ahaztuz gero baina, beti bilatu daiteke Haitzulon zeri begiratu eta zerekin gozatu. Haitzulon, beti aurkituko dugu zerbait interesgarria. Saiak, esaterako. Izan ere, sai ugari […]

Elurra atzera ere

Elurra agertu da atzera ere gure bailarako mendietan. Aurten elur gutxi egin digu, eta, gainera, berandu samar. Badira egun batzuk gure bailarako goiak zuri ageri direla. Udalaitz, Anboto eta Orixolen bada elur pixka bat. Kurtzebarri eta Urbia aldean gehixeago. Mendizaleak jo eta su dabiltza, eta argazkilariak ere bai, jakina. Hona hemen joan den astean Urbiatik […]

Txuleton’s

Horixe da Oñatiko musika-talde ospetsu baten izena, Txuleton’s. Orain urte mordoxka bat sortutako taldea da, 27 bat behintzat, eta urteotan hasierako kide guztiek jarraitzen dute taldean, gero eta jarraitzaile gehiago dituzte baina. 22 urte pasatu dira euren lehen diskoa (eta orain arte bakarra) grabatu zutenetik. Berriro estudiora sartzera animatu dira kanta eskukada bat grabatzera. Disko […]

Maritxu Kajoi 2023

Giro ederra izan da Arrasaten aurten Maritxu Kajoi egunean. Jende ugari bazter guztietan eta parrandarako gogoa, eta, aspaldiko urteotako joerari jarraiki, gazteak eta oso gazteak izan dira protagonistak. Hemen duzu aurtengo argazki bilduma, Maritxu Kajoi egunean egindako argazkiekin osatutakoa, eta, hemen, 2029-2022 urteetakoak.

Maritxu Kajoi 2009-2022

Maritxu Kajoi gainean dugu. Izan ere, etzi ospatzen da eta. Aurten ez dago aitzakiarik bat ere etxean geratzeko: atzean utzi dugu pandemia garaia eta eguraldi ederra eman dute, onegia aukeran. Ezin huts egin, beraz. Bitartean hemen duzu 2009-2022 urteetako argazki-sorta, kuxkuseatu nahi baduzu ere.