Quantcast

Emakumeak

AHT-2007---088

Gaur Emakumearen eguna ospatzen da mundu osoan. Goizean ohetik jaiki eta sarean dauzkadan argazkietan begiratu dut: 2.500 argazki baino gehiago dauzkadala ikusi dut. Horietatik, ordea, zenbatetan agertzen da emakumezkoren bat? Harrituta gelditu naiz: 566 argazki dauzkat etiketatua “emakume” hitzarekin. Eta hori paisaia asko dauzkadala kontutan hartuta. Bostehun argazki gehiegi dira bilduma bat egiteko eta 65 bat aukeratu ditut bilduma hau osatzeko.

Argazkiok ikusita (emakumearen kondizioa eta status soziala jasotzeko asmorik eduki gabe ateratako argazkiak dira) begi bistakoa da zer nolako bilakaera izan duen emakumearen estatus sozialak gizartean ni jaio nintzenetik hona: argazkiok jasotzen dituzten jarduera horietatik gehienak debekatuta zeuzkan emakumeak orain mende erdi. Ikaragarria, benetan!

Hemen duzu, bada, Emakumearen eguna dela eta, prestau dudan argazki bilduma.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude