Quantcast

Leintz-Gatzagako txakolin-mahastia

Gure bailaran gero eta mahasti
gehiago dago. Duela gutxi arte, Araba edo Nafarroa aldera joan beharra zegoen
mahastiak ikusteko edo, bestela, kosta aldera, Getaria aldera.

Aspaldi honetan, ordea, baserritar
askok landatu dituzte mahastiak Debagoienean. Arrasaten, Oñatin eta Bergaran,
esatebaterako, nahiako errotuta dago txakolina egiteko ohitura. Dagoeneko bailarako
ia herri guztietan daude mahastiak.

Leintz-Gatzagan ere bada
mahastirik. Izan ere, sail txiki bat landatu dute Jose eta Asier Ugartek Etxebarri
baserrian, 500 bat metrora. Saila txiki-txikia da eta oso pikoa, baina oso ondo
zaindua. Urteko ekoizpena ez da handia: aurten, esaterako, ez dute 60 kilo
mahats baino gehiago batu, baina oso kalitate onekoa da. Urtetik urtera,
gainera, hobetzen ari da Etxebarri baserriko txakolina. Hala diote, behintzat, gatzagarrek.

Hemen duzu Leintz-Gatzagako
Etxebarri baserriko mahastien argazki sorta.

 

 

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude