Quantcast

Leintz Arroko Txistulari Eguna, 2012

Arrasateko Udalaxpe txistulari elkarteak antolatutako Leintz bailarako
III. Txistulari Eguna
izan zen joan den urriaren 27an.

Eguraldi eskasari aurre
egin, eta 60 bat txistulari elkartu ziren goizean goizetik kalejira,
hamaiketakoa eta kontzertua egiteko.  Ordubeteko saioa egin zuten Arrasateko Herriko plazan.

Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz-Gatzaga, Antzuola, Oñati
eta Soraluzeko txistulariak batu ziren Arrasatekoekin batera  Txistulari Eguna ospatzeko.

Hemen duzu Leintz Arroko Txistulari Egunean egindako argazki sorta.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude