Quantcast

gatzaga

Gatza: Begiradak

Begiek garrantzia handia dute pertsonen argazkietan, bai eta begiratzeko moduak ere. Argazkian pertsona bat baino gehiago denean, haien arteko harremana islatzen du begiradak. Hona hemen argazki sorta txiki bat, Gatzagan egindako argazki batzuk biltzen dituena.  

Leintz-Gatzagako txakolin-mahastia

Gure bailaran gero eta mahasti gehiago dago. Duela gutxi arte, Araba edo Nafarroa aldera joan beharra zegoen mahastiak ikusteko edo, bestela, kosta aldera, Getaria aldera. Aspaldi honetan, ordea, baserritar askok landatu dituzte mahastiak Debagoienean. Arrasaten, Oñatin eta Bergaran, esatebaterako, nahiako errotuta dago txakolina egiteko ohitura. Dagoeneko bailarako ia herri guztietan daude mahastiak. Leintz-Gatzagan ere bada […]

Gatzagarrak hesiak berritzen auzolanean

Aurreko batean esan bezala bizirik dirau auzolanak Leintz-Gatzagan. Izan ere, herriko hainbat itxitura eta hesi berritzeari ekin diote, auzolanean ekin ere. Hori dela eta, duela aste batzuk esolak prestatu zituzten eta orain hesiak berritzen hasiak dira. Orain dela 25 urte auzolanean egindako hesia berritzen ageri dira gatzagarrak,  Okondoko baserri ondoan ateratako argazkiotan.  

Gatzagarrak auzolanean

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4 /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Bizirik dirau auzoalanak Leintz-Gatzagan. Lehengo ohiturari eutsiz, gatzagarrak auzolanean egiten dituzte hainbat lan. Hona hemen Okondoko baserrian olesiak auzolanean egiten ateratako argazkiak.

Gatzagako sanmilixanak 2011

Joan den igandean, azaroak 13, San Milixan feria izan zen Gatzagan. Aurten, urtero moduan, artisauen feria izan zen eta, Gatzagako Sorginak emakume-taldeak taloak egin zituen. Bestalde, pilota leku aurrean sagar jotzea antolatu zuten bertako sagardogileek. Gatzagan bertan batutako sagarrak erabili zituzten. Sagardo-pittera eskaini zioten jendeari eta, gainera, sagar zukuarekin kupel bat bete zuten. Apiril aldera […]

Gatzagako sanmilixanak

Hemen duzu argazki sorta.

loading