Quantcast

Ruper Ordorika Elgetako Espaloian

Ruper Ordorika 2011 0703

Joan den
igandean Ruper Ordorikak Hodeien azpian bere azken diskoa aurkeztu zuen
Elgetan, bikain aurkeztu ere. Aurreko diskoa aurkezten lagundu zion taldearekin
aritu zen: Hasier Oleaga, Lutxo Neira eta Arkaitz Miner

Gure
bailarako entzuleak nagusi baziren ere, Elgeta eta Durangotik etorritako
entzule ugari zegoen.  Tartean musikari
asko zegoen bai Arrasatekoak zein Oñatikoak. Jarraitzaile sutsuak aurkitu
zituen Ruperrrek Elgetan. Berak ere hala abestu zuen.

Ruperren
aurretik Joseba Irazoki musikari beratarra aritu zen, bakarka aritu ere.
Bestalde, kontzertuko azken abestietan Ruperrekin bater jo zuen.

Hemen dituzu
Ruper Ordorikaren kontzertuko argazkiak.


atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , ,

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude