Quantcast

Petti eta Lac La Belle Arrasaten

Petti 2011 0100

Azaroaren 25ean folk eta countryren gaua izan zen Arrasaten, Izan ere, gau horretan Petti musikari beratarrak eta Lac La Belle talde estatubatuarrak Arrasateko Amaia antzokiko atondoan jo zuten, Gaztemaniak! programaren barruan.

Petti eta Xabi batera aritzuko zirela iragarrita bazegoen ere, azkenean Pettik bakarrik jo zuen. Emanaldiaren bigarren partean, ordea, Andoni Zubiagak eta Eñaut Zubizarretak lagundu zioten.

Pettiren ostean, Lac La Belle talde estatubatuarra aritu zen. AEBko country eta folk
doinuak eskaini zuen.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude