Oreka TX, Kukai Dantza Konpainia eta
Amaren Alabak taldeek elkarlanean sortutako ikuskizuna izan zen larunbatean
Arrasaten, bai eta arrakasta lortu ere. Izan ere, oso harrera beroa egin zioten
hasieratik ere Amaia Antzokiko ikusleek.
Iraganean oinarrituz etorkizunari
begira dagoen ikusgarria da Hostoak,
euskal kultura tradizionalean sustraitutako ikuskizun
moderno, original, bizi eta koloretsua. Musikak,
dantzak, ahotsak eta irudiek bat egiten dute Hostoak ikuskizunean.
Amaia Antzokia gainezka bete zen larunbatean, ikusle asko hurbildu ziren
eta. Emanaldi atseginaz gozatu zuten eta
bukaeran txalo ugari eskaini zizkieten eszenatokiaren gainean bildutako artista
guztiei.
Hemen dituzu Hostoak ikuskizuneko argazki bilduma.
Ederra ikuskizuna! Amaren Alabak taldea ez nuen ezagutzen eta aho zabalik laga ninduten. Eta Kukai taldeko dantzariek zer esanik ez. Ederrak argazkiak ere, zorionak!