Etiketaren artxiboa: poloan

Lotsagarria Bizkaiko Aldundiaren erabakia

Zelan erabaki dezake guztion dirua darabilen erakunde publikoak enpresa monopolistiko batekin (ez ahaztu gure Europa maitean bertan behin eta berriz zigortu dutela Microsoft jokabide monopolistikoak direla-eta) 17 milioi gora euroko kontratua  sinatzeko? Ingelesaren erabilera temati eta aldeano hori nahikoa ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

SGAEri mugak ipintzen

Dirudienez, egile eskubidearen gaineko eztabaida zabaltzen eta barneratzen doa gizartean, eta albiste onena da azken boladan hainbat auzitegi izan direla SGAEren jardun mafiosoa kolokan jarri dituztenak. Horri buruzko azken albistea gaur jaso dute hainbat komunikabidek, eta Bartzelonako epaitegietatik dator. Han, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Mandriva 2008.1 Spring kalean

Joan den astetik hona kalean dago Mandrivaren azken bertsioa, 2008.1 Spring. Iaz hasi zen Mandriva urtero bertsio bi ateratzen, udazkenekoa eta udaberrikoa, eta zintzo-zintzo etorri da udaberri aldakor honetara Spring delakoa, gutariko batzuen pozerako. Barikuan, Powerpoint bertsioa deskargatu orduko, instalatzeari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Jamendo, musika benetan askea

Ez nator Amerika deskubritzera, baina azken boladan ez dakit zenbat orduz nabilen Jamendo zoragarriaren barruan musika itzela topatzen. Musika horrek, gainera, erantsitako balio bat dauka: guzti-guztia librea da, copyleft lizentziapean argitaratua, eta doan jaits daiteke ezelako arazo legal barik. Nahi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Mandriva 2008.0

Pinguino hau, Bermeoko etxea benetako iglua bilakatzen zaion bitartean, poz-pozik dago Mandrivak atera berri duen azken bertsioarekin. Badakit Ubunturen aldekoak legioa direla, baina ni Mandraken eskutik hasi nintzen Hego Poloko bizimodu berrian eta leiala izan naiz azken 5 urteotan. Ubuntu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Urtebete!

365 egun eta 120 inguru artikulu beranduago, blogak bizirik dirau. Erregulartasuna ez da haren ezaugarri nagusia, baina hemen nago eta jarraitzeko prest. Esperientzia polita izan da, irakurleengandik jasotako feedback handiagoa eskertzekoa izango zen arren, eta neure burua gehiegi behartu barik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 4 iruzkin

Gero eta aitzakia gutxiago Linuxera ez pasatzeko

Jende nahikotxo ezagutzen dut inguruan pinguinoon mundu zoragarrira salto egin nahi izan arren, Gilen Ateaken inperioaren atzaparretatik ihes egiteko zailtasunak topatzen dituena. Batzuen azken arrazoia izaten da derrigorrez behar dituzten programa batzuk (bai, aitortu lotsa barik jokoez ari zaretela) Windowsen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Dell + Ubuntu

Dirudienez, pinguinook erosoago mugitu ahalko gara aurrerantzean, ordenagailu eramangarria besapean eta gure beharretarako gertu. Zurrumurruak zirenak egia bihurtu, eta Dell ordenagailu fabrikatzaile ezagunak iragarri berri du aurrerantzean Linux instalatuta dakarten sistemak saltzen hasiko dela. Interesgarriena, agian, erabakia nondik datorren jakitea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Mandriva 2007.1 Spring

Mandrivak bere azken bertsioa atera berri du, Mandriva 2007.1 Spring. Urtebeteko zikloei jarraitzeko erabakian atzera egin, eta aurten zikloaren erdian azken berrikuntzak dakartzan distribuzioa kaleratzen hastea hobetsi dute. Erabaki ona, zalantza barik, bertsio berria egonkorrak diren azken elementuetan oinarritzen baita, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Osakidetza “guztion” eskura

Hau poza Hego Poloko pinguinoena: badugu Osakidetzako anbulatorioetan hitzordua on-line eskatzeko aukera! Betiko moduan, Eusko Jaurlaritzako zerbitzu guztiak norabide berean eta ondo koordinatuta doaz. Horregatik, seguruenik, Osakidetzak bere zerbitzu berria abiatzea erabaki zuenean, webgunearen diseinua ondo hausnartuko zuen aditu bati … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1