Osakidetza “guztion” eskura


Hau poza Hego Poloko pinguinoena: badugu Osakidetzako anbulatorioetan hitzordua on-line eskatzeko aukera! Betiko moduan, Eusko Jaurlaritzako zerbitzu guztiak norabide berean eta ondo koordinatuta doaz. Horregatik, seguruenik, Osakidetzak bere zerbitzu berria abiatzea erabaki zuenean, webgunearen diseinua ondo hausnartuko zuen aditu bati eskatuko zion, eta horrek ondo jakingo zuen dirua gastatzen ari dela programa batzuek, sistema batzuek, zuzentzaile batzuek.. euskaraz ere egin diezaguten lana.

Horregatik normala da Osakidetzaren zerbitzu berriarekin gertatu zaidana: lehenengo aldiz anbulatorian ordua eskatu behar eta…, goazen haren abantailak probatzera! Ezin hobeto diseinatu duten webgune horretan, Osanet-en, alegia, zita medikua eskatzeko atalera joan, eta nire txartelaren datuak sartu ditut. Hau zirrara! Baina… zergatik ez doa inora? Zergatik ez dit uzten ezer egiten? Zer egin dut txarto? Argi dagoelako holako zerbitzu fin bat ez badabil, errua erabiltzailearena dela…

Bai, zelan bururatzen zaio Osakidetzako erabiltzaile bati software librea erabiltzea… Osanet ez delako zerbitzu publikoa, guztientzat egina, ez. Osanet-en atzean ezkutatzen diren buru pentsalari horiek ederto asmatu zuten zelan sortu klub pribatua: egingo dugu gure webgunea estandarrak errespetatzen ez dituen arakatzaile bakarrarentzat, Gillen Ateak handiaren IExplorer ultra-fidagarriarentzat, alegia. Zertarako hartu kontuan gero eta gehiago direla Mozilla Firefox bezalako nabigatzaile libre eta sendoak, euskaratuak, euskal zuzentzailea, Euskalbar eta euskaldunontzat IExplorer-en amestu ere ezin genitzakeen aukerak eskaintzen dituztenak…

Osanet ez da ez zerbitzu publikoa, seguruenik pinguinook ez dugulako Osakidetza txartelik. Azken finean, noiz ikusi da pinguino bat sukarrak jota? Eta Euskal Ikastolen Elkarteko IKT arduradunek ere euren EuskalDat itzela IExplorer-en eta ez beste inon ibiltzeko diseinatu badute (eskertzen diet etxetik lan egitea ezinezko egin izana, inoiz ez dakizulako noiz etorriko zaizun holako tentazio gaiztoa), izango da gutxiago euskal osasun zerbitzu publikoa?

Egunen batean Euskal Herrian ere jendea hasiko da ipurdia jesartzeko erabiltzen, eta burua pentsatzeko. Bitartean, ez gaixotu, mesedez. Ez dugu berba egingo Osakidetzaren beste “abantaila” praktikoago batzuei buruz; azken finean, Europako osasun zerbitzurik aurreratuenetarikoa ei daukagu! Ondo etorri Eusko Label mundura.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Osakidetza “guztion” eskura bidalketan

  1. egilea: Rum Sodomy and the Lash

    Public enemy-koek
    911 is a joke abesten zuten moduan guk Osakidetza is a joke
    abestuko dugu. Agian Shakespearek esaten zuen moduan something smells rotten in Denmark.
    Osakidetza bere gestio
    estilo gardena eta aurreratuarekin gure erkidego zoragarri honen aurrekontu
    publikoetatik mokadurik handienetarikoa eramaten duena, beti bezala bere
    funtzionamenduarekin txundituta uzten gaitu.
    Mega super txatxi de güai plataforma bat erosten dugu, prezio onean (kazoa beti
    prezioaren zati bat izaten da) eta nire koinaturen kontsultariari enkargatzen
    diot. Honek aukera errazena inplementatzen du, itxia, propietarioa eta
    estandarrak jarraitzen ez dituena eta martxan jartzen du. Potro pare batekin.
    IExplorerekin bakarrik funtzionatzen badu hobeto, horrela LINUXER puto horiek
    oinazean sufrituko dute gure super osasun zerbitzua erabili ezinik… Ostia
    txo, firefoxekin windowsen ere ez dabil. Hobeto ze bestela jendea sutan dagoen
    azeri batekin txortan ibiliko da eta batek daki ze ostia harrapatuko duten.
    Bide batez, horrela ez dute zerbitzua erabiliko eta itxarote zerrendak
    gutxituko ditugu beraz super osasun zerbitzua izango gara.
    Mundiala txo!
    Nabigadoreren tontakeri horretaz aparte erabiltzailea identifikatzeko
    modua oso segurua da, txarteleko zenbakia + jaiotze data. Orain bai jakingo
    dugula noiz joaten zaren zure dermatologora zure sifilis aitorrezin hori
    tratatzera. Zoritxarrez dermatologorako zita 6 hilabete barru izango duzunez edozein
    goizetan, eguneko lehenengo txiza egin eta gero erdi lotan zakila astintzerakoan
    komunera jausiko zaizu…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude