Urtebete!

365 egun eta 120 inguru artikulu beranduago, blogak bizirik dirau. Erregulartasuna ez da haren ezaugarri nagusia, baina hemen nago eta jarraitzeko prest. Esperientzia polita izan da, irakurleengandik jasotako feedback handiagoa eskertzekoa izango zen arren, eta neure burua gehiegi behartu barik, zer esan dudan bitartean leku hau izango da nire burua zeharkatzen duten ideien eta nire alferkeriaren ispilu. Oraindik zorrak dauzkat, gainera! Malaysiako ekialdea eta beste herrialde batzuk, aspaldian utzixeak baina buruan dauzkadan punk talde gehiagoren aipamenak…, eta errezetak! Ea noiz janzten dudan amantala berriro. Ikusiko dugu hurrengo 365 egunek zertarako ematen duten… Orain gehiago dira oporrak eta daotozen bidaiak buruan dabiltzanak!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

4 erantzun Urtebete!-ri

  1. egilea: Hasier

    Oporretan ez dok idatziko ala? Ea bidaion berri laster dogun! Izan ondo.

  2. egilea: asel

    bai, espero dot zeozer idaztea. eramangarria, behintzat, nigaz eukiko dot. izango dozu bidaien barri, seguru 😉

  3. egilea: ardentice

    Aupa hi zorionak, zelako astea nire feedak ere ez ditut irakurtzen tio XD Beno pozen naiz ea ‘Nasmastarraren anteak’ denbora askoz irakurri dezakegun 😀

    Ondo izan mundutik zehar bandido ;P

  4. egilea: asel

    jajajajaja, lasai, gertatzen dira halakoak 😛 Konturatu naz eztozula zurean ezer idatzi, bai. gainezka, ezta? Ia ba, nire aldetik gerra emoten jarraituteko asmoa dekot, bai horixe!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude