Etiketaren artxiboa: poloan

DRM pikutara bidaltzeko bideak

Hamaika aldiz kontrakoa gomendatu arren oraindik ere Windows eta oro har Microsoften atzaparretan jarraitzen duzuenok zerbait interesgarria ikasi behar zenukete. Denok jakin behar genukeenez, Vistaren etorrerarekin batera DRM deritzon metodo ultra-segurua datorkigu. Ultra-segurua zinema eta musikaren industriarentzat, jakina, euren produktuak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Windows Vista hemen dago… Eeeeeeez!!!

Xurrumurru urrunak entzuten ziren, baina iluntasuna gugana luzatzen joan da eta letagin zorrotzak agertu ditu azkenean ate atzean. Bai, hemen dago… Windows Vista!! Izena entzun eta hotzikara sentitzen da, ezta? Brrrrr! Luma guztiak jarri zaizkit tente. Ihes egin garaiz zauden … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Pinguino inuzente baten poza

Badirudi Eusko Jaurlaritzan serio hartzen ari direla software libreare aldeko hautua. Orain arte zalantza handiak izan ditut, norabide horretan emandako mugimenduak ez direlako gehiegi zabaltzen komunikabideetan (edo agian neu naiz komunikabideetatik urrun bizi dena…). Hego Poloan norabide berean goaz izotzetako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Pinguinook segapotoak ere kontrolatzeko prest

Hegan egin barik, gure abiadura motel baina seguruan, pinguinook aurrera egiten jarraitzen dugu. Hurrengo urratsa segapotoen jabe egiten hasteko izan da. MarraPuntun irakur dezakezue gehiago Trolltech-ek kaleratu duen modelo berriaz, Qtopia Greenphone deritzonaz. Atera bokarta ardoa ospatzeko! (Dena dela, gehiago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ganorazko zuzentzaile askea, bazen garaia

Itxaron behar izan dugu, seguruenik gehienok gura genukeena baino askoz gehiago, baina azkenean badugu euskarazko zuzentzaile ortografikoa formato askeetan. (Xuxen askea, beste era batean esanda). Dirudienez, Eusko Jaurlaritzarekin adostatutakoa bete eta Ixak eta Elhuyarrek ( Elekak) denon eskura utzi dute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Software librea mugitzen hasi da Hego Poloan

Pinguino honek gaur pozik egoteko beste arrazoi bat topatu du: Hego Poloan software librean dihardutenak gero eta aktiboago daude! Gizarte osoak ospatu behar luke, suziriak bota, xanpaina atera izotz artetik, iglooetako leihoetara ikurriñak haizatu… Bai, software librea alternatiba izan daiteke, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

MusikHerria, gauzak beste modu batean egin daitezkeelako

Urtebete joan da EHko musikaren paisaia aldatzeko MusikHerria jaio zenetik. Urtebete orain arteko eredua ozenki zalantzan hasi zenetik. Ez lehenago inork ez zuelako euskal industria zalantzan ipini, gurpila aspaldian asmatu zen eta merkatu basatiaren ereduari bizkarra emanda bizi diren kolektiboak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

SGAEren aurka bai? Nortzuk?

Azken boladan bere burua gure herri honen lagun handia aitortzen zuen Ramoncín pertsonaiarik zital eta gorrotatuenetarikoa bilakatu zaigu. Urrun ikusten dugu haren hasierako jarrera punkia, urrun TVEn gaur egungo euskal ilegalen ikurrak zein sandinistenak paseatzen zituen garaia. Orain oilasko frijituaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

IKT eta Hego Poloko hezkuntza

Hezkuntzan gabiltzan pinguinoontzat IKT ezinegon berezia sortzen duen berba bilakatu da. Atzo hondartza batean hilda agertu ziren bokarta tona guztiak jateak baino enpatxu handiagoa ekare dezake. Zer dela eta? Beldurra diogu aurrerakuntzari? Ez, jakina! Azter dezagun arazotxoa astiro. Ikastolen elkarteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Zergatik Linux?

Hego polotarrok ez dut uste gehiegi nekatu behar dugunik erantzun bila, baina pinguino honek ondo daki Gilen Ateaken inperioa besterik ezagutzen ez dutenek galdera hau egiten dutela maiz, eta horrekin batera, laster galtzen direla Linuxi lotuta agertzen hasten diren izenen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina