Manu
Etxezortuk gidatutako saioan entzun ditudanekin blogeko sarrera hau.
Zehatzago, Nagore Telleriak ekarri ditu esaldiok. Ez dugu sarri entzuten
horrelako kazetaritza eta niri, zer esango dizuet ba, datsegit. Eta gogorren
etxekoekin, ez pentsa!
Entzutea gura baduzue (2:42:30ean):
Soinu
bilduman jasotakoak gutxi gorabehera:
A3, Paula Vazquez eta Carlos Sobera:
- “Vazquezi
ihes egin zion pentsamenduak eta etorkinak
ez zirela Españolak esan zuen ia nahi gabe”
- “Ia
soinekorik gabe geratu zen munduko ahots erreena duen aurkezle ilehoria”. - “Inor
ez luke aztoratuko Paula Vazquez-ek titia erakutsita… aspaldi erakutsi zuen
Sabrinak…”
TVE1:
Anne Igarteburu eta Imanol Arias:
- “Instrukzioak
spidifemarenak bailiran irakurri zituzten”. - “Onenak
beraiek direla esan zuten. Ospitaleko gaisoez ez ziren akordatu, ezta psikiatrikoko
eroez… baina bai arrantzaleez”. - “Diru
problemarik ez daukatenek esaten dituzten moduko gauzak esan zituzten.” - “Ez
dute patrikako minik ez Igarteburuk ez Ariasek”
ETB1:
atsuak
- “Zenbat
izango ote ginen garranxiak ez entzutearren mahatsak gazteleraz jan
genituenak”. - “Atsoek
garraxi egiten dute eta gainera, gipuzkoarrok lotsatzeko gipuzkera zabarrean
hitz egiten dute”. - “Pentsamendua
geldotzeko moduko saioa ETB1ean”. - “Inteligentziaren
kontrako programa egin zuten Gabon zaharretan.” - “Zuzendari
berriak gura duena egingo du programazioarekin, baina gutxienez debekatu
beharko lituztke gaztelera eta euskara erabilita egiten diren txiste auskalo ze
urtetakoak. Uste genuen duela 20 urte gaindituta genuela umore mota hau”. - “Norbaitek
barre egingo zuen… jarraitu zuten builaka… Pello Zabala erabili zuten bufoi
moduan…
ETB2, Africa Baeta:
- “Vaya
semanitako umoregileak gehitxotan ikusi ditugu”. - “Ezin
etsi gure buruaz hitz egin gabe eta Africa Baetak horixe egin zuen”. - “Mahatsa
jan aurretik ETB2an ere eman zituzten azalpen guztiak baina ez dakit norbaitek
barre egingo zuen”. - “Txisterik
maxiatuena erabili gabe ezin geratu”. - “15
segundu behar izan zituzten urteberri on esateko. Lehendabiziko euskarazko
hitzak Television Españolan entzun genituen, 3. segunduan”.
Ba
horixe, “Bakia, ongia eta onespena denoi”.
Ni
jarri naiz pentsatzen ea zer ikustea gurako nukeen, zelan egina, zeinek… eta
ez dut asmatzen. Benetan zaila iruditzen zait 23:45 – 00:15 tarte hori egitea. Ez
dut proposamenik eta gure familian telebistari begira jaten ditugu mahatsak.
Aurten atsuei begira, hurrengo urtean auskalo.