ABC-ko hau ez da kazetaritza. Domingo Iturbek burua altxauko baleu…

Domekako ABC-tik:

Una de las calles de la localidad guipuzcoana (sic) de Elgueta (sic) se denomina «Domingo Iturbe», en recuerdo y homenaje al que fue dirigente de ETA, con el alias de «Txomin», durante la primera mitad de la década de los 80, precisamente la más sanguinaria en la sanguinaria historia de la banda terrorista. Fue la etapa en la que la banda introdujo el coche bomba.

Titularra: La ley de Memoria Histórica  “olvida” eliminar las calles de homenaje a etarras

Puta idearik be ez dauke! Gure Domingo Ameriketara fan zan eta urriakin negoziuak egindda aberastu ei zan. Nik ikasittako eskoliak horixe izenoi zeukan eta Txomin Iturbe arrasatearra baiño lehen jaiotakua zala Domingo ez dago dudarik.

Serixua da gero periodikua aukeratzia!

Aibalaletxe! Elvis!

Aibalaletxe! barre egin dot ba. Gustora barre egin be. Cristina Garmendiak esaten ei dau “Kontua ondo pasatzia da, nork bere buruaz barre egittia, mundu guztiak dakixen moduan, oso osasuntsua da-eta!” Barre egitterik gura? ba hemen erretratu potentia. Neure buruaz barre egitteko modua da Etxebarri blogian jartzia:

Iban Arantzabal =Elvis

Eta erretratu gehixago, blogosferan ezagunak diran jentiarenak. Patxi Traperok berriz be emon dosku edukixa. Eskerrik asko Patxi. Demasa haiz, gero!

Euskalbar

Ez galdu denborarik hiztegixak kontsultatzen: erabilli Euskalbar, bajatu Euskalbar. Hiztegixak kontsultatzeko modu onena!

Ez dago motiborik ez erabiltzeko:

  • Ona da.
  • Erabiltzeko erreza
  • Bizkorra
  • Duan (soft libria)
  • Billaketa aurreratuak egitteko modua
  • Hiztegi pillo bat
  • Kontsultarako aukerak

Euskalbar Firefox-erako tresna-barrixa da (Explorerrekin bazabiz be denboria galtzen zare, aldatu firefox-era) , euskera-gaztelera itzulpenak egitten laguntzen dau, esaterako. Ingelesetik be bai.

Honek hiztegixok kontsultau leikez da batian: Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta
zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad
itzultzaile automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa) Eta baitta Bergara aldeko hiztegixa (ondio netkam.com-en).  Euskalbar 3.0 bertsiñuan dago eta Addons.Mozilla.Org (AMO) webgune ofizialian topauko dozu.

AMOko arautegixak erabiltzaillien komentarixo positibuak eta landuak jasotzia eskatzen dau. Egin probia eta ez ahaztu komentarixua webgunian lagatzia. Euskalbarren lan-taldiak merezi dittu bai komentarixo positibuak eta baitta egindako lanaren errekonozimendua be.

Eskerrik asko Euskalbarlarixei.

Zer egin anonimoekin?

Akaso galderak behar luke: “zer egin gura ez ditugun anonimoekin?” zehatzagoa litzateke, seguruenik.

Lagun batek bidali dit hauxe (kasua erreala da):

Iban, ez dakigu zer egin. Pertsona bakarrak lagun askoren artean jasotako proiektua kakaztu (nahi) digu. Primeran hasi ginen; proiektuak hasieratik izan zuen estimazioa jendearen artean. Bisita mordoa izaten genuen eta parte hartzea ere oso handia zen. Herritarron arteko komunikazioa aberasteko eta indartzeko tresnarekin asmatu genuela sinistuta geunden.
Baina, bat batean, anonimo bat hasi zitzaigun batere logikarik ez zuten komentarioak egiten. Hasieratik ikusi genuen honen asmoa ez zela iritzia ematea edo parte hartzea. Proiektua izorratzeko komentarioak ziren; jendea nazkatzeko komentarioak. Eta hala gertatu da: jendea nazkatu egin da. Hala esan digute ingurukoek eta lagunek. Jendea gero eta gutxiago sartzen da gure webgunean, eta komentarioak izugarri jaitsi dira.
Hau omen da Internet. Hala entzun nizun proiektua martxan jarri aurretik izandako batzar batean. Baina, Internet hau bada ere, guk arazo honi irtenbideren bat eman behar diogu. Eta ahal den azkarren, gainera. Zuk zer egingo zenuke, Iban?

Nik egingo nukeena, laburtuta (e-posta jakinez gero):

  1. Zuen webgunean albiste bat egin joko-arauak zein diren azalduz. Guk goiena.net-en arau hauek ditugu. Erakutsi zuen webgunean ezin dela edozer egin, serioa dela gunea.
  2. Karta atsegin-atsegin bat idatzi eta ezizendun horri zuzendua. Berari bidali. Zuek arazotzat daukazuena komentatu e-posta batean.
  3. Esan Internet askatasuna dela, baina erabiltzen jakin behar dugula askatasun hori. Askatasuna ezin da edozelan jokatzearekin parekatu, eta bera editorea ez den webgune batean gutxiago.
  4. Zuen webgunean erantzunak ematea libre dela, baina horrekin espero duzuena albistea garatzea, osatzea, hobetzea dela. Baita iritzi ezberdinei lekua egitea ere, baina beti, errespetutik.
  5. Ez zaudetela anonimoei plaza eskaintzearen kontra, baina aipatu zuen webgunea egokiago ikusten duzuela izen-abizendun jendeak hornitua ahal bada, edota gutxinez anonimotasunaren izaera aprobetxatzen ez dutenekin.
  6. Badaukala gura duen moduan idazten jarraitzeko aukera. Zabaldu dezala blog bat. Blogak.com, blogari.net… badaudela modu erraz eta doakoak. Han bai, han esan eta idatzi ahal izango duela gura duena, bideoak jarri ahal izango dituela, podcastak egin… bera izango dela bere buruaren editore eta “zentsore”. Askatasun guztia izango duela.

Eta ez badu kasurik egiten?

  1. Jarri webgunean posta helbidea derrigorrezko, iritzia eman ahal izateko. Helbide hori konfirmatzekoa izan behar da. Horrela beste gutunen bat ere bidali ahal izango da.
  2. Umorea izanez gero saiatu berriz beste gutun batekin. Ia bigarrenean kasu egiten duen…
  3. Lehenengo gutun horren sinatzailea izan daiteke hedabidearen zuzendaria. Bigarren gutunean gunean bertan parte hartzen duten batzuk, edo zuzendaritzakideak, edo zuen elkarteko kide ezagunak, edo… dozena erdi izatea ondo. Izen-abizendunak izateaz gain ahal den jende pisutsuena.
  4. Oraindik ere kasurik ez? ba e-posta horri oztopoa jarri. Blokeatu partehartzea.
  5. Beste e-posta batzuk ere sortu ditzakeela? ba bai, baina beti egongo da berriz ere sarbidea moztea. Sortu blokeatuen zerrenda.
  6. Jarraitzen duela? izan zuek hobeak teknikoki bera baino. Antzeman, aurreratu.
  7. Jende horren zein beste edozeinen mezuak ere tentuz jarraitu eta tonoz kanporako guztiak ezabatu. Ez joan itsu-itsuan ezizen baten kontra. Egin jarrera baten kontra, berdin da izena.

Eta oraindik ere ez?

  1. Ba erregistroa gogortzea da posibilitate bat, baina ez nuke erabiliko azken-azken puntura heldu arte. Eta orduan ere… Nik zalantza dut. Sinisten dut jendea ez dela berez oker-okerra.
  2. Puntu honetara helduta beste zerbait pentsatu behar, baina izan daiteke berari blog bat egitea eta txukun-txukuna egitea eta blog komunitate berri bat zabaltzea zuenean eta bera horko parte bat izatea. Izango luke anonimo jaunak edo andreak bere lekua eta finito! Blog horren irakurleak? bere jarreraren arabera, zelan ez. Normalean gutxi. Baina zuen webgunean bake piska bat eta berriz ere informazio serioa emateko aukera.

Eta hau guztia planteatzen egote hutsak esan gura du webgunea irakurri egiten dela, komentatua dela, kalean ere badagoela jarraipena, sarean baduela eragina… Zorionak! gauzak ondo egiten zabiltzate!

Albistegi motza ETB1ekoa

Motza. Zatarra? ez dakit, baina bai motza, laburra. Dozena bat minutu gutxiago? Amaitu ezinik hala ere: Ezin konexioak egin satelite bidez, ezin ez urrun zeudenekin ez gertuagokoekin. Irudiak izoztuta geratu dira ez aurrera ez atzera. Soinurik ez zen sartzen eta sartu behar ez zena ere entzun dugu.

Eta bai, etxe guztietan gertatzen dira horrelakoak, antza. Nik gaur penaz begiratu ditut ETBn ikusitakoak. Seguru nago lan-talde guztia egon dela sufritzen.  Bilbon dabiltzanetik hamaika dira egiten dituzten hutsak, eta gaurkoa…

Hori bai, gustatzen zaizkit egindako aldaketa guzti-guztiak irudian-eta. Platoak ederrak dira, berri-berri dago dena… Ez da egon diru faltarik aldaketok egiteko eta dirua txarto inbertitu dutenik ezin esan nik.

OdriozolaIriarte

Aurkezleak

Chapeau! Biak egon dira ondo. Ondo Asier Odriozola, baina Maialen Iriarte… Azkenengo irudietan amorratuta ikusi dugun arren, profesional handia izan da gaur ere. Albistegiaren pisua eramateaz gain esango nuke idatzita ez zegoen albisteren bat ere eman duela. Hiru albisterekin ezin izan du aurrera egin eta badirudi berak erabaki duela albistegia etetea ere. Maialen, gaur ere ondo. Ondo egon direnak eman dute aurpegia eta txarto ibili direnak… Hori gertatzen da telebistan.

Maisu-maistren soldatak

Astean, eztabaida interesgarria izan dugu Goiena telebistako platoan: Ikastola-Eskola publikoa zen gaia, sakonean. Kasu partikularren bat tarteko ateratako gaia izanagatik jokoa eman zuen. Aurkezlearekin saioa landu nuenean gaiak zuen arriskuaz ere jabetu ginen eta erabaki: “gaia mahai-gaineratziak balio bihar bajok aldiak gerturatu eta gaiztotuta dagona apaltzeko izan deixela, bestela beste gai batera”. Izan ere, Goienan badugu audientziak erakartzen dituen zaratatik haratagoko lanik. Gaiak, hala ere, eman zuen.

Nik ikastolatik defendatzen dut publikoa eta publikotik defendatu dezaket ikastola. Ez nago itsu-itsuan bataren edo bestearen kontra. Zer irabazten dugu ba “beti-kontra” kultura horrekin?

Gaiaren barruan puntu bat aipatu zen sakontzerik izan ez zena: bataren zein bestearen, maisu-maistren, lan baldintzak. Gai hori aspalditik izan dut bueltaka buruan. Beti egin zait kuriosoa kuota baxuena kobratzen duten publikoetan soldata altuenak eta irakastegun zein ordu gutxien dituzten maisu-maistrak egotea.

Unibertsitatea

Ikastola-Eskola publikoaren gaiari ihes eginda, hasi naiz soldaten gainean zein iritzi egon diren begira. Horretarako unibertsitatea izan dut jopuntu google bilatzailean: Hainbat artikulu soldata urteko kilo bateko igoera eskatuz, hainbat huelga mehatxu unibertsitatean 2006ko kurtso amaiera aldera, aktak sinatzerik gura ez, sindikatuak ere funtzionarioen soldatak igotzeko eskatzen… Kontrara, artikulu bakarra. Esango nuke EHU eta dezentziaren langa artikuluak ez duela izan oihartzun handirik, baina interesgarria pentsatuta hemen lotura: Argia, 2045. zenbakia.

Handik zati hau: Nire lagun prekarizatu batzuek, euskalgintzako irakasleek, oraindik aurpegiari josia dute sei mila euroko eskaerak sorturiko harridura keinua. Harridurak haserre traza hartzen du zera entzutean: gehienek egin omen zuten greba eta ia guztiek kobratu greba eguna. Errektoretzak greba nortzuk egin zuten galdetu eta ia guztiek ezetz. Nobleziaren jarrera ez oso noblea. Kobratutako hori prekarizazio hazkorraren erruberapean bizi den gizarteak pilatutako dirua ere badela pentsatu nuen.

Gai zaharrari bueltaka gaur, edo ez hain zaharra ere.

Kazetariek euskaraz egiten dituzte galderak?

Martxelo Otamendik gaurko Berriako zutabean: Baina azken urteotako tradizio akonplexatua urratuz, kazetari batek (taxuzko) galdera euskaraz egin zuen. Goienkaria-ko kazetari bat. Sari bat eman beharko diogu.

Edu Mendibil Richard Gere-i galdera egiten. Hori irakurrita gogoratu naiz Amatiñok kontatutakoaz bere blogeko 400. mezuan:

Orain gezurra dirudien arren, ofizialtasuna iragartzeko Euskaltzaindiak
emandako prentsaurreko hura (1976an) gaztelaniaz izan zen. Ez, jakina,
euskaltzainek euskaraz ez zekitelako. Bai, ostera, orduko prentsaurreko
denak gaztelaniaz izaten zirelako… …Esan bezala, euskaltzainek aurkezpena gaztelaniaz egin eta kazetarien
galderei ere gaztelaniaz erantzun ondoren, prentsaurrekoa amaitu
aurretik besoa jaso eta lotsatuta, urduri asko, ausartu nintzen:
“Barkatu… euskeraz galdetzerik badago?“ Isilunea, tentsioa, betozko
ilunak, marmarra… hartara ohituta ez zeuden kazetarien artean, baina
hitz bi baino ez mahaiburuko euskaltzainaren ahotan: “Bai, jakina“. Eta
horrela, besterik gabe, hasi zen nik azken 43 urteotan ezagutu izan
dudan lehen euskarazko prentsaurrekoa
..

Gauzak aldatu diren? Ba Berriak zein Goienkariak egiten duten kazetaritzan bai, antza. Kazetaritzan? ez dakit.