New York: eraikinak eta eraikinak

Eraikinak
Gora, gora begiratu behar da New York-en. Bai, behintzat bulegogune nagusia dagoen lekuan, Manhattanen. Auzoetan etxe txikiagoak eta politagoak topatzea errazagoa da, eta zelanbait, arnasa hartzea ere errazagoa da auzoetan. Manhattanen apenas sartzen da eguzkia nahiz eta zerua urdin ikusi. Irla 21,5 kilometro luze da eta masa masaren gainean ikusiko duzue. Badirudi espektakulua ez dagoela asfaltoan eta taxi horien artean bakarrik, goian era bada zer ikusia.
Eraikinak

Eraikinak

Manhattanen uptown eta downtown ibili beharra dago, irlaren iparraldera edo irlaren hegoaldera. Holandarrek erosi zuten Manhattan 1626an eta orduko 24 dolar kostatu ziren. Gaur, diru horrekin ezin esan afaldu ezin daitekeenik, baina gehitxoagorekin joatea hobeto… Gerora ingelesen eskuetara pasatu zen lurraldea eta orduan hartu zuen New york izena. 96 hizkuntza ei daude New Yorken, baina %50etik gora dira ingelesez jarduten direnak. Ingelesa jakitea ondo dator eta nire moduan ingeles pattala daukazuenondako ere esan daiteke nahiko ingeles ulergarria dela. Hori bai, zerbitzu guztietan daude latinoak eta ingelesez tutik ere jakin barik ibili daiteke hirigunean.

Eraikinak

Eraikinak

Etxeak eta etxeak daude, baina berezia bigarren argazki honetakoa. Fuller eraikina da, baina Flatiron etxea moduan agertzen da gidetan. Izena lehengo plantxen antzetik jarri zioten. 1902an eraikinik altuena izan zen. Estilo modernistadun eraikin hau triangularra da eta punta baten bi metroko zabalera baino ez du. Sofa eder bat justu sartzeko modukoa. 22 solairu eta 87 metro ditu eta, beraz, gidetan esaten dena gezurra da ze bazegoen beste etxe orratz zaharragorik, Park Row hain zuzen, 1899an eraikia.
Eraikinak

Eraikinak

Gora, gora begiratu behar da gero New Yorken.

Eraikinak

Eraikinak

Eraikinak

Eta ez begiratu bakarrik, kamaradunak ikusi daitezke takian potian gizon honen moduan. Ze erremedio hain luze diren etxeak ateratzea gura izanez gero. Lepoko mina horrena izango ote da…

New York: hotela

Bai, bagenekien zein zen gure hotela, baina hara heldu eta sorpresa ona izan zen, benetan. Hegazkinetik jaitsi eta han bertan hartu gintuzten hotelera eramateko. Hango kontaktuak ez zuen ezagutzen Gershwin hotela . Antza, Europako hego aldetik joaten diren gehientsuenak beste hotel batzuetan egoten ei dira, Pennsylvanian, nagusiki. Gershwin hotela polita da, poperoa. Ez da ez inpertsonala. Eta gazte jende pilo bat zegoen bertan, giro ona.

gershwinhotel

gershwinhotel

gershwinhotel

gershwinhotel

Oso ondo kokatuta dago, bosgarren etorbidearen ondoan 7th east- 27 th street. Horrela irakurrita eta hiriburuan egon barik zaila egingo zaizue kokatzea, baina New York-en galtzea ez da erraza. Guk, galdu galdu ez, baiƱa egin dugu pasiadaren bat kontrako bidean, konfundituta. šŸ™‚ Hori bai ez da alperrik izan. Ibiltzea izan da gozadarik handienetakoa: jendea ikustea, hara eta hona geldibakoa, mugimendua, bizitasuna, inor ez zarela konturatzea eta baita zu laguntzeko jendea prest dagoela sentitzea ere. Dena nahasian.

Baina buelta nadin hotelaren gainean berba egitera eta gainontzekoak beste mezu batzuetarako utzi. Ikusten duzuen moduan kanpotik ere itxura berezia du eta gauez argiztatua egoten da sarrerako aldea. Horma zeharkatzen duten mihi luze horien artean ilargia ere ikus daiteke ateratako erretratuan, halaxe zegoen gau horretan. Barruan berriz, popero-poperoa giro guztia. Jarlekuak, barra, egoteko lekuak, igogailuak ere berezi pintatuta, geletan koadro handiak, pasilo guztietan argazki pila bat pop eran atonduak… Ederra. Gu ez gara aparteko gela baten egon, luxurik ez, baina erosotasuna bai. Picasso genuen begira gauero gauero, ispilua lagun atera nuen argazkian ikusten den moduan. Pianoa jotzeko itxura, berriz, horixe: itxura.

gershwinhotel

gershwinhotel

Baina nirea itxura izanagatik, hotela bera bizirik zegoen eta musikak lekua zuen, zelan ez. Egunero ez, baina ikusi zitekeen jairen bat, edo entseguren bat, edo hotelak berak antolatutako kontzertu bat… Hemen, entsegu bateko eta kontzertu bateko argazkiak:

 gershwinhotel

gershwinhotel

Kontzertu mundiala entzun genuen. Oso hirukote ona 30 lagunendako jotzen. Kontzertua bideoz ere grabatu zuten eta seguruenik saiatu ere egin ziren bereziki ona izan zedin: giro intimoa, mahaitxoetan zer jana eta zer edana doan, leku aproposa… Bajarne Magnus Jensenek biolina jo zuen maisutasunez, Jan Clemens Carlsenek txeloa eta Aksel Kolstadek pianoa. Didaktikoa ere bai kontzertua, azalpen askorekin-eta. Polita izan zen gu hotelera bueltan gentozela kontzertu horrekin topo egitea. Musikatik izan du bidaia honek, baina hori ere beste mezu batzuetarako, zatika-zatika idatziko dut, denbora izan ahala ere bai, oporraldia amaitu da-eta.  ;-(

Webgune flasheroan hotelaren info gehiago eta baita erreserbak egiteko aukera ere: Gershwin hotela.

New York: kokapena

Hamar egun egon gara 24 ordu bizirik dagoen hiria ezagutzen. Metro koadro gutxian mugimendu handia izan, eta gomendagarria dirudi norbere burua kokatzea haruntz-honuntza hasi baino lehen. Kokatzeko bi aukera:

Empire State: Dorre bikien faltan (zuloa ere ikustekoa da) eraikinik handiena da. Badute hiriburu honetan The Best izateko mania, burua galtzeraino. Astean 4,5 solairu eraikita 443,2 metroko bulegotarako etxea eraiki zuten. 14 lagun hil ziren guk 80. solairura 45 segundotan igo eta turismoa egin ahal izateko. (Marc Vidalek info gehiago). Gauez igo genuen eta argazki hau atera:

NYgabez

New York egunez: helikopteroan beste bat da zooma eta esperientzia beste mundukoa ez bada ere balio du sakonago ezagutuko genuen hiriburua azaletik ikusteko. Lehenengo goizean egin genuen 15 minutuko hegaldia. Asfalto eta zementu gune handia ere bada New York.

NYEgunez

Goitik ikusitakoak aurreratu besterik ez zigun egin zain genuen hiriburuaren magia. Hurrengo mezuetan argazkiekin lagundutako mezutxo batzuk egiteko asmoa dut, Juduen jabetzako BH dendan erosi genuen kamaratxo bat-eta. GPSduna erosi genuen, baina hiriburuan, behintzat, ez digu funtzionatu.

Hurrengo mezuok norbaiti interesatuko balitzaizkio ondo, bestela hemen geratuko dira idatzita, hurrengoan bueltatzen garenerako.

Bidaia hasi aurretik erabili dugun materiala oso txikia da. Hiruzpalau bat gida lagunek lagatakoak, baina bat erabili dugu gehien, Knopf mapguides New York. Izan dugun gida egokiena. Egondako lagunen mezuak eta heltzeaz bat facebook-en bidez eskatutako iritzia izan da gure ibileretarako laguntza.

Internet txarra da, Internet txarra da, Internet txarra da, Internet txarra da…

Eta behin eta berriro irakurri eta entzunda ba azkenean Internet txarra.

Sutan jarri naiz tarte hau irakurrita. Egia esan, Hernaniko alkatearen esana zuen gai nagusi… baina Internet ere hartu du hizpide, hauxe gehituta:

Maitasun aitortzarik? Utikan! Ez egin halakorik. Facebooken izena eman, sarean lagun mordoa bildu, afizioak eta barreak eta penak partekatu etxetik atera ere egin gabe, zeren eta lasai gainera, tarteko leihoa ireki eta normaitek paisajea aldatua izango du.

Eta, zelan ez, hasarretu egin naiz. Baina merezi zuen irakurtzen jarraitzeak. Beti merezi du… Kornerrak merezi zuen moduan (mereziAGO?). Domekan argitaratu zuenaren ondoreko ahapaldia hauxe:

Jar nezakeen maitasun deklaraziorik egin ez, lagunak Facebooken egin, kalean beharrean txatean ibili, eta gero aitaren pistola eta fusila hartu eta triskantza eragin aldameneko eskolan; baina ez litzateke zilegi, egiaz ez dauka azio horrek zerikusirik Internet eta gizarte portaera berriekin: mandioa matxuratua duenak matxuratua du eta kito (etxean armategia ez edukitzea ere bentaja da). Garai hauetan lehen baino aldrebestutako jende gehiago dagoela? Eta daudenak aldrebestuago? Ez dakit, ez dut uste. Jendea dago askoz gehiago, eta informazioa ere bai, eta proportzio horretan imajinatzen dut haziko zela desoreka maila ere.

Jarraitu beharko diogu pista iritzigile finari berriz ere. Pena, RSS-rik ez.

Hauteskundeak ‘hasi’ dira eta interesgarri datoz

hauteskundeak09GOITB
Hauteskundeak09GOITB
Hauteskundeak09GOITB
Hauteskundeak09GOITB

Interesgarri datoz bai. Ez dakit aspertuko ete naizen martxua hasi orduko, baiƱa  gaur be politta izan da hauteskundietako saiua. Teknikoki ixa perfektua eta aurkezlien lana be ederto. Ekipo ona.

Ordu eta erdixan izan dira bakoitzaren proposamena aurkezten (bideoak goien.net-en). Sei alderdi, ze PSE-EE-k erabaki dau ez etortzia Beitialarrangoitia egongo zala jakin dabenian. Egon dirak: Joseba Egibar (EAJ), Marian Beitialarrangoitia (Ezker abertzalea), Jesus Mari Larrazabal (Eusko Alkartasuna), Rafa
Olaizola (PP), Aintzane Ezenarro (Aralar) eta Mikel Arana (Ezker Batua). Danak euskera hutsian eta miƱian traba bape barik.

Guk sarri egitten dogun moduan elkarrizketatuak behin nahastu eta hainbat lekutan zabalduko dogu gaurkua. Hau idazten nabillela dihardugu GOITBn emoten, Internetan bihar goizian jarriko dittugu gaika banatutako bideo zatixak, goizian irratittik be entzun ahal izango da 11:30ian eta Goienkariak be laburpena ekarriko dau hiru orrittan.

Alderdixetakuak oso gustura geratu dirala esan doskue eta baitta gu be hori entzun ostian. Egixa esan gure lana erraztu dabe eta giro onian juan da goiza. Ederto.

Argazki gehiago goiena.net webgunean.

Firefox erabiltzaileak gora

FirefoxInternet

Biba! Firefox erabiltzaileak gora doaz. Iufffiiii.

Gaur ibili gara danbaka.com-eko datuak begira eta ia-ia Explorerrek baino erabiltzaile gehiago ditu… Hori dio analyticsek, behintzat. Datu pozgarria da, oso pozgarria. Badirudi gazteenak izan daitezkeela danbaka.com-en kontsumitzaile ohikoenak. Ba gazteak gogor datoz eta software librearekin besapean.

Firefox %43, 03
Explorer %52, 43

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: emanaldien arrakastak ito

PirritxPorrotxZer izango notizia eta…: Ez dira agortu Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizunerako sarrerak Sinesten ere zaila da zer izan daitekeen notizia. Eta notizia hau bigarren emanaldiari dagokiona da, e? Lehenengoa leporaino eta jendea kalean Elgoibarren.

Arrakastaduna da emanaldia eta asko pozten naiz Pirritx eta Porrotxengatik eta baita talde guztiarengatik ere. Niri izugarri gustatzen zait emanaldia, benetan. Arrakasta honek lagunduko die, baina ez diena lagundu da antolatzaile batzuei. Kontatuko dut:

Eskoriatzako kasua

Emanaldia egiten dute urtero eta frontoia lepo betetzen da. Azkenengo aldian jendea geratu zen kanpoan eta hori ez zaie gustatu, antza, Eskoriatzako gurasoei. Ez zaie gustatu Eskoriatzako jendea geratzea kanpoan. Eta zer asmatuko eta hauxe: lehenenengo Eskoriatzakoei salduko dizkiegu sarrerak eta beste inon ere ez dugu utziko saltzen. Eta sobratzen direnak… ba horiek bai, horiek jende guztiarendako jarriko ditugu, kanpotarrendako ere bai, baina gero. Hauxe diote Eskoriatzako udaleko webgunean: lehenengo herriko ikastetxeetako haurrei emango zaie sarrera erosteko
aukera eta ondoren, sobra gelditutako sarrerak salgai jarriko dituzte
.

Fenomeno! Donostiako kursaaleko sarrerekin ere egin dezatela gauza bera, lehenengo hiriburukoei saldu eta gero gainontzekoak. Arrasateko Amaian (webgune propiorik ez) ere bai, lepo bete behar diren emanaldietan bi taldetan banatu jendea: pribilegiatuak (arrasatearrak) batean; beste guztiak, bestean. Espaloia kafe antzokian ere horixe, bi ilara egin: bertakoak eta kanpokoak. Arriagan, Arriolan, Basteron (webgunea gazteleraz bakarrik…) Imaginatzen duzue?

Erabaki popularra herrirako, baina eskoriatzarrak ez dira joaten gainontzeko herrietara?

Elgetako ahotsei omenaldixa

Urtarrillaren 23a be heldu zan eta horixe zan eguna Elgetako ahotsak proiektuan parte hartu zeben danei eskerrak emoteko. Elkarrizketetan jakiturixia laga doskuen gehixenak egon ziran han, eta batzun faltan familixakuak. Berezixa izan zan ordubetioi.

Nik pare bat bideo erabili nittuan aurkezpenian, baiƱa mezua bakarra izan zan: zenbat ikasi dogun elkarrizketetatik! Bideuok jartzen dittut hemen, baiƱa ahotsak.com helbidian topauko dozuz Herrixak, 84; hizlarixak: 1.251;
zintak: 1.614; pasartiak: 11.011; transkribatutakuak: 2.333;
audiuak: 1.463; bideuak: 1.638.

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.

Eskolia, unibertsidadia, euskerazko hedabidiak… bale. BaiƱa sekulako garrantzixa dauke edadetuen esanek. Bi arrazoigaittik:

  • Euskera ona darabillelako elkarrizketatuak, ederra. Egituratua, berbak ondo aukeratuta, zehaztasunakin, isiltasunak zaindduta…
  • Historixia trasmititzen doskuelako, erakutsi. Askotan, iƱun idatzitta ez daren gaixak.

Gertukuenak dira euskalkixa bizirik eta kalidadiakin eusten laguntzen dabenak. Eusten eta zabaltzen. Ez gara aspertuko eskerrak emoten.

Eskerrik asko, baitta be: Oxel Erostarbe alkatiai, batetik; bestetik, Asier Sarasua eta Aintzane AgirrebeƱa badihardugu elkarteko kidiei. Baitta elkarrizketa egitten jardun daben Josu Mendikutei be. (kuriosua, laurak blogarixak šŸ™‚

Literaturia gripiaren kontra

Egun batzutan jota egon naiz. Medikuak Gelocatil hartzeko eta geldi egoteko, epelian. Egunotan, epela etxian, eta horrenbeste ordu… bi modutan banatuta ikusten dittut bost egunok:

  1. Lehenengo hiruretan Interneti lotuago eta lanerako lagungarri izango jatatzen liburu pare bat irakurtzen jardun dot, amaittu ezindda. Baitta atzeratuta neukazen pdf batzuk be… En fin, larregi deskonektatzeka.
  2. Zapatu domekan, barriz, Interneti kasurik apenaz eta astebete dala erosittako liburuei egin dotset golpe: Gau ilunekoak, Aspaldiko lagunen bisita eta Zoaz infernura laztana. Hiru liburuak batera ezin eta bat aukeratu bihar…

Hiru liburutik batekin hasi

  • Aspaldiko lagunen bisita erosi dot ze horko ipuiƱak ez dare beste liburuetan etarata, Mikel Elortzak ez zeban edozer aukeratuko, eta literatura modu asko topauko dittudalakuan nago, estilo diferente asko… Irakurriko dot.
  • Gau ilunekoak barriz, Gorosabelen kronikia eta eguneraketia irakurri ostian konbentzituago hartu dot eskuetan: “Eguneraketia: Ā”12,50 euro balio jittuk bakarrik! Oin bai.
    Liburu perfektua dok”. Irakurriko dot.
  • Zoaz Infernura laztana: Hiruren kotra-azalak irakurri eta liburu honenak harrapau egin nau: “Pentsatu nuen horixe dela, besteak beste, maitasuna: tranpa bat; gero eta sator-zulo handiagoa. Bidea luzea da, eta bide horretako etapa guztiei maitasuna deitzen zaie; ametsari, pasio fisikoari, komenientziazko elkar bizitzari, errutinari, gorrotoak adeitasunak baino askoz ere ordu eta barren-txoko gehiago hartzen dituen bizitzari…” Irakurri dot. Liburuan ikasi dot maitasuna sator-zulo bat dala, edo hori diƱo 30 urteko psiko-idazliak. Zehatz idaztiaren gaiƱeko hausnarketak be badare eta ederrak dira. Gogorra belarrittakua galdutakuaren kontakizuna, irakurlia harrapatzen dabena, gripia errezago eruateraiƱo. Gomendagarrixa gaixorik ez dagonandako be šŸ™‚