Pirritx, Porrotx eta Marimotots: emanaldien arrakastak ito

PirritxPorrotxZer izango notizia eta…: Ez dira agortu Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizunerako sarrerak Sinesten ere zaila da zer izan daitekeen notizia. Eta notizia hau bigarren emanaldiari dagokiona da, e? Lehenengoa leporaino eta jendea kalean Elgoibarren.

Arrakastaduna da emanaldia eta asko pozten naiz Pirritx eta Porrotxengatik eta baita talde guztiarengatik ere. Niri izugarri gustatzen zait emanaldia, benetan. Arrakasta honek lagunduko die, baina ez diena lagundu da antolatzaile batzuei. Kontatuko dut:

Eskoriatzako kasua

Emanaldia egiten dute urtero eta frontoia lepo betetzen da. Azkenengo aldian jendea geratu zen kanpoan eta hori ez zaie gustatu, antza, Eskoriatzako gurasoei. Ez zaie gustatu Eskoriatzako jendea geratzea kanpoan. Eta zer asmatuko eta hauxe: lehenenengo Eskoriatzakoei salduko dizkiegu sarrerak eta beste inon ere ez dugu utziko saltzen. Eta sobratzen direnak… ba horiek bai, horiek jende guztiarendako jarriko ditugu, kanpotarrendako ere bai, baina gero. Hauxe diote Eskoriatzako udaleko webgunean: lehenengo herriko ikastetxeetako haurrei emango zaie sarrera erosteko
aukera eta ondoren, sobra gelditutako sarrerak salgai jarriko dituzte
.

Fenomeno! Donostiako kursaaleko sarrerekin ere egin dezatela gauza bera, lehenengo hiriburukoei saldu eta gero gainontzekoak. Arrasateko Amaian (webgune propiorik ez) ere bai, lepo bete behar diren emanaldietan bi taldetan banatu jendea: pribilegiatuak (arrasatearrak) batean; beste guztiak, bestean. Espaloia kafe antzokian ere horixe, bi ilara egin: bertakoak eta kanpokoak. Arriagan, Arriolan, Basteron (webgunea gazteleraz bakarrik…) Imaginatzen duzue?

Erabaki popularra herrirako, baina eskoriatzarrak ez dira joaten gainontzeko herrietara?

2 comments on “Pirritx, Porrotx eta Marimotots: emanaldien arrakastak ito

  1. Lutz Long(e)k dio:

    Bete-betean, Iban.

  2. Elena(e)k dio:

    Eskoriatzako guraso batek ere idatzi du honen gainean.

    http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=37

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude