New York: hotela

Bai, bagenekien zein zen gure hotela, baina hara heldu eta sorpresa ona izan zen, benetan. Hegazkinetik jaitsi eta han bertan hartu gintuzten hotelera eramateko. Hango kontaktuak ez zuen ezagutzen Gershwin hotela . Antza, Europako hego aldetik joaten diren gehientsuenak beste hotel batzuetan egoten ei dira, Pennsylvanian, nagusiki. Gershwin hotela polita da, poperoa. Ez da ez inpertsonala. Eta gazte jende pilo bat zegoen bertan, giro ona.

gershwinhotel

gershwinhotel

gershwinhotel

gershwinhotel

Oso ondo kokatuta dago, bosgarren etorbidearen ondoan 7th east- 27 th street. Horrela irakurrita eta hiriburuan egon barik zaila egingo zaizue kokatzea, baina New York-en galtzea ez da erraza. Guk, galdu galdu ez, baiña egin dugu pasiadaren bat kontrako bidean, konfundituta. 🙂 Hori bai ez da alperrik izan. Ibiltzea izan da gozadarik handienetakoa: jendea ikustea, hara eta hona geldibakoa, mugimendua, bizitasuna, inor ez zarela konturatzea eta baita zu laguntzeko jendea prest dagoela sentitzea ere. Dena nahasian.

Baina buelta nadin hotelaren gainean berba egitera eta gainontzekoak beste mezu batzuetarako utzi. Ikusten duzuen moduan kanpotik ere itxura berezia du eta gauez argiztatua egoten da sarrerako aldea. Horma zeharkatzen duten mihi luze horien artean ilargia ere ikus daiteke ateratako erretratuan, halaxe zegoen gau horretan. Barruan berriz, popero-poperoa giro guztia. Jarlekuak, barra, egoteko lekuak, igogailuak ere berezi pintatuta, geletan koadro handiak, pasilo guztietan argazki pila bat pop eran atonduak… Ederra. Gu ez gara aparteko gela baten egon, luxurik ez, baina erosotasuna bai. Picasso genuen begira gauero gauero, ispilua lagun atera nuen argazkian ikusten den moduan. Pianoa jotzeko itxura, berriz, horixe: itxura.

gershwinhotel

gershwinhotel

Baina nirea itxura izanagatik, hotela bera bizirik zegoen eta musikak lekua zuen, zelan ez. Egunero ez, baina ikusi zitekeen jairen bat, edo entseguren bat, edo hotelak berak antolatutako kontzertu bat… Hemen, entsegu bateko eta kontzertu bateko argazkiak:

 gershwinhotel

gershwinhotel

Kontzertu mundiala entzun genuen. Oso hirukote ona 30 lagunendako jotzen. Kontzertua bideoz ere grabatu zuten eta seguruenik saiatu ere egin ziren bereziki ona izan zedin: giro intimoa, mahaitxoetan zer jana eta zer edana doan, leku aproposa… Bajarne Magnus Jensenek biolina jo zuen maisutasunez, Jan Clemens Carlsenek txeloa eta Aksel Kolstadek pianoa. Didaktikoa ere bai kontzertua, azalpen askorekin-eta. Polita izan zen gu hotelera bueltan gentozela kontzertu horrekin topo egitea. Musikatik izan du bidaia honek, baina hori ere beste mezu batzuetarako, zatika-zatika idatziko dut, denbora izan ahala ere bai, oporraldia amaitu da-eta.  ;-(

Webgune flasheroan hotelaren info gehiago eta baita erreserbak egiteko aukera ere: Gershwin hotela.